Obra txikiko hondakinen araudi berriarekin batera, Omniak Aiara eskualdeko lehendakariak, Mikel Lasak, Laudioko Garbigunearen araudia eguneratzeko borondaterik ez duela adierazi du. Plataformatik, araudiaren aldaketa bizkortzen saiatu direla esan dute, luzatzeak legez kanpoko hondakindegiak agertzea eragin dezakeelako. Izan ere, araudi berriarekin, unean ezarrita dagoen egun bakoitzeko obra txikiko zaku baten muga apurtuko litzateke.
Azaroaren 11ko Koadrilaren batzarrean, datuen faltan, eztabaida atzeratu egin zen. Bi aste beranduago, ohiko osoko bilkuran onartua izateko saiakerak egin zituzten arren, Lasak proposamena ukatu zuela esan dute Omniako kideek.
Gauzak horrela, egoerarako bi emaitza aurreikusten dituzte. Lehena, Garbiguneko araudi berria sei hilabete barru egingo den ohiko osoko bilkurara arte onartua ez izatea, legez kanpoko hondakindegiak agertzeko dagoen arriskuarekin. Eta bigarrena, araudi aldaketarako ez ohiko bilkura bat egin behar izatea, 29 batzarkideen dieten ordainketak suposatuko lukeen 1740 euroko gastuarekin.