Babes gabeko pertsonen laguntzak igo dituzte eskaera gorakada erantzuteko

Laudioko Gizarte Ongizate Arloak babes gabeko pertsonen laguntzak eta gizarte-larrialdietako laguntzatarako diru-partidak handitu ditu eskaeratan jasotako gorakada erantzun ahal izateko.

2011 urtean erabilitako dirua hirukoiztuko du Udalak babes gabeko pertsonen atalean. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, DBE, edo etxebizitza ordaintzeko dirurik jasotzen ez duten pertsonei zuzendutako laguntzak dira hauek. 25.000 eurotan handituko da diru-partida kasu honetan.

Laudioko Gizarte Ongizate Arloak babes gabeko pertsonen laguntzak eta gizarte-larrialdietako laguntzatarako diru-partidak handitu ditu eskaeratan jasotako gorakada erantzun ahal izateko.

2011 urtean erabilitako dirua hirukoiztuko du Udalak babes gabeko pertsonen atalean. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, DBE, edo etxebizitza ordaintzeko dirurik jasotzen ez duten pertsonei zuzendutako laguntzak dira hauek. 25.000 eurotan handituko da diru-partida kasu honetan.

Gizarte-larrialdietarako laguntzen kasuan, 23.000 euro gehiago erabiliko ditu Udalak. Guztiz 163.000 euro erabiliko dira GLLetan.

PSE-EEren mozioa alokairu igoera gelditzeko

Gizarte Ongizate Arloak udal alokairu programako onuradunek ordaintzen dituzten alokairuetan gehiegizko igoera aplikatu duela, %60tik %120 bitartekoa, salatu du berriro PSE-EEk. Urriko Udalbatzan aurkeztutako mozioan azaldutakoa berretsiz, nahiz eta gainontzeko taldeek kontrako iritzia izan. Hilaren amaieran, 30ean, egingo den Udalbatzarako mozio berria aurkeztuko du PSE-EEk.

Izan ere Txaro Sarasuak azaldutako ekimenak ez zuen orduan Udalbatzaren babesa jaso. Orduko mozioak agerian utzitako kalkulu akatsak aitortu badituzte ere, udal teknikariek Tokiko Gobernu Batzarrari luzatutako erabaki proposamen berriak , berriz ere, udal kontu-hartzaile eta gaikuntza-idazkaritzaren txostenen bermerik ez dituela adierazi du PSE-EEk.

Alokairu berriek familien egoera okertuko duela salatu du PSE-EEk banatu duen azken prentsa oharrean.

Elikagaien bankua

Egindako lanaren balorapen baikorra eskuratu du Laudioko Gizarteratze Mahaiak Gasteizko Elikagaien bankuarekin egin berri duen bileran. Elikagai bilketen maiztasuna areagotzeko aholkua jaso zuten laudioarrek bileran, herri mailako banku propioa eratzeko aukera alde batera utziz. Avillo-ko, Laudioko Alargunen Elkarteko boluntarioek laguntzen dute elikagai bilketen kudeaketan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide