"Gure asmoa betidanik izan da Ruperto Urquijoren abestiak mantentzea"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abe. 16a, 12:47

EUGENIO ARBAIZAGOITIA (Laudio, 1944) Arlote taldearen kidea da. 50 urte bete ditu elkarteak eta larunbatean ekimena egin zuten ospatzeko. Ruperto Urquijoren kantak abestu zituzten, hil diren kideak omendu eta argitaratu berri duten liburua aurkeztu zuten.

Nola sortu zen taldea?

Gure asmoa betidanik izan da Ruperto Urquijoren abestiak mantentzea. Gu baino lehen existitu zen talde baten eredua izan genuen horretarako. Berez, Arlote izena lapurtu genion 50. hamarkadan egondako talde horri.

EUGENIO ARBAIZAGOITIA (Laudio, 1944) Arlote taldearen kidea da. 50 urte bete ditu elkarteak eta larunbatean ekimena egin zuten ospatzeko. Ruperto Urquijoren kantak abestu zituzten, hil diren kideak omendu eta argitaratu berri duten liburua aurkeztu zuten.

Nola sortu zen taldea?

Gure asmoa betidanik izan da Ruperto Urquijoren abestiak mantentzea. Gu baino lehen existitu zen talde baten eredua izan genuen horretarako. Berez, Arlote izena lapurtu genion 50. hamarkadan egondako talde horri.

Aurten 50 urte bete ditugu. 1963. urtean hasi zen bere ibilbidea jaietarako talde gisa. Ni bigarren urtean sartu nintzen.
1965ean Ruperto Urquijok 90 urte bete zituen eta omenaldia egin genion. Omenaldian parte hartu zuen Laudiko jende orok, oso gizon maitatua baitzen Ruperto.

Hasi ginenean omenaldia antolatzen jendea berehala hurbildu zitzaigun laguntza eskaintzera. Nahiz eta frankismo garaia izan ez dut gogoratzen oztopo berezirik. Gizon bakezalea zen Ruperto. Adibide batzuk ditugu bere abestitan. Oso famatua da zentzu horretan Laudion "Mañanas de San Juan" deritzona. Eta abesti horretako bertso batzuek esaten dute -gazteleraz idatzi zuen beti Rupertok-: "abes dezagun Gorbeiara begira, bere argi eta bero bidaltzen digun eguzkipean, abes dezagun herrixkaren bakea, gudak minak besterik ez du eragiten".

Rupertok bere abestitan adierazten zituen, alde batetik, gauza txireneak eta bestetik, bakezaletasuna.

Esan ohi da zailena dela arrakasta etxean lortzea. Baina Rupertorekin guztiz kontrakoa gertatu da.

Erabat. Gu berarekin behin baino gehiagotan egon ginen, bere etxean bisitatzen eta abesten. Egia esanda, garai horretan oso zaharkituta zegoen. Hori dela eta bere musika ez genuen bere partetik jaso, baizik eta Jose Solaunen partetik. Bera zen gure maisua.

Horietaz gain zein ekimen berreskuratuko zenituzke taldearen historian?

Guk beti gogoratuko dugu omenaldia. Funtsean, gure esparrua beti izan da Laudio. Gutxitan atera gara. Behin Gorbeiara joan ginen Mairulegorretako leizera abestera. Hori haiseran izan zen. Bertan "El monte Gorbea" abestu genuen, bueno, berez, bere benetako izenburua "Luciano y Clara" da.

Hurrengo urtean Gasteizko jaietan egon ginen eta beste batean Orozkon.

Zein da gaur egungo errealitatea?

48 bazkide gara, laguntzaile asko ditugu. Asteartetan egin ohi ditugu entseguak, 30 pertsona inguru elkartzen gara.
50 urte bete ditugunez, liburutxoa prestatu dugu eta larunbatean aurkeztu genuen. Abesti liburua da. Beste bat prestatuko dugu, aurrerago, Arloteen historia lantzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide