CD Laudiok Aldundiaren diru laguntza jaso du eta jokalarien ordainketak eguneratu ahal izango ditu

Aimar Gutierrez Bidarte 2013ko abe. 14a, 14:31

Arabako Foru Aldundiak abenduaren 11n egin zion CD Laudiori zor zion diru laguntzaren ordainketa. Laudioko klubak 155.000 € jasoko ditu, 2.B mailara igotzerakoan burutu zen hitzarmenean adostu bezala. Ordainetan CD Laudiok hainbat baldintza bete beharko ditu: Aldundiaren publizitatea agertuko da taldearen elastikoetan eta Ellakuri eta San Martín futbol zelaiten, lagun arteko partida bat jokatuko da honen irabaziak Gurutze gorria, Cáritas edo antzeko erakundeei bideratzeko helburuarekin eta oinarri-futbola babestu beharko da.

Diru sarrera honi esker CD Laudiok lehen taldeko jokalariei bi hilabetez atzeratutako ordainketak egin ahalko ditu. Diru faltak bi hilabete baino gehiagoz jokalariei ordianketak atzeratzea suposatu zuen eta zor pilaketa horren aurrean hainbat jokalarik salaketa jarri zioten klubari.

Azkenik, CD Laudiok igande honetan UD Las Palmas Atlético taldearen aurkako duen neurketatik aurrera haurrentzako 300 gonbidapen jarriko ditu eskuragarri Laudioko Udalean eta beste 25 gonbidapen laudioko erretiarteuntzat Laudioko Jubilatuen elkartean jaso daitezkenak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide