Bihar, abenduak 13, arratsaldeko 19:00etan, margolaritza erakusketa bat izango da, Kultura Etxeko Larraño aretoan. “Miradas Reencontradas” izenburuaren pean, San Roke Kofradiaren eskutik, aurrera eraman den esposizio honek hainbat helburu ditu, antolatzaileen esanetan, “gure herria kulturalki hobetu eta aberasteko nahiz Laudio eta bere probintziaren arteko lotura erreal eta afektiboak sortze aldera”: garai bateko (nahiz jadanik hilda dauden) eta gaur eguneko margolariak bateratzea euren lanak multzo berdinean erakutsiz, garai bateko margolarioi omenaldi bat egitea eta berrienen arteko elkar-harremanak sortzea, laudiar guztiak euren ondarearen jabe eta harro izatea…
Erakustaldiari loturik nabarmentzekoa da antolatzaileek egin izan duten ikerketa eta informazio biltze aldetiko lana, Laudioko historian arte adierazpenek eta, oro har, pinturak izan duten garrantzia nabarmentzen duen monografiko bat ere kaleratu izan dutelarik (Juan Carlos Navarro Ullések egina). Laudiok eman dituen hainbat margolari ezagunen bizitza eta lanekin beste hainbeste egin da, José Arrue ezaguna edota Joaquín Barbara Balza bera ere.