Estilo eta adin tarte zabalera luzatutako musika ekitaldi eskaintza ari da biltzen Laudion eguberri eta urteberriko jai egun eta oporren atarian.
San Pedro eliza, auditorium
San Pedro elizak lau musika emanaldi bilduko ditu gabon garaian. Laudio eta Amurrioko Andere eta Hasperen emakumezkoen abesbatzek eskainiko dute lehen ekitaldia hilak 21ean, larunbata, 20:30etik 22:00etara.
Igande horretan berriz, hilak 22an, ez ohiko kontzertua eskainiko du San Roke Musika Elkarteak Bilboko Koral Elkartearekin batera. Hitzordua oraingoan 19:00etatik 21:00etara luzatuko da.
Honez gain, Santa Luzia abesbatzak eguberriko kantaldia eskainiko du abenduaren 28an, larunbata, 20:30ean. Eguberri garaiko ohiko kantuekin batera, urtean zehar landutako errepertorioa ere eskainiko dute. ArteOn eskolaniako neska mutilak arituko dira ere emanaldi honetan. 5 pieza eskainiko dituzte kantari gazteek Ariadna Martinezen zuzendaritzapean.
Urtarrilaren 3an azkenik Antonio Oyarzabalek piano emanaldia eskainiko du 20:00etan urte berriaren ongi etorri gisa.
Akerbeltz eta Atxurre
Aretako Kultur Etxeak hartuko die aurrea Laudion eskaini behar diren ekitaldiei. Akerbeltzeta Atxurre taldeak izango dira berton ostiralean, hilak 13an, 20:00etatik aurrera.
Gabon-kanta kalejira
Olentzero eta Mari Domingiren kalejiraren bezperan, abenduaren 23an, Fi ta Fik taldea abiatuko da Herriko Plazatik kantuan. Kalejiran herriko hainbat ikastetxeetako neska-mutilak ere aritu dira.
Pirulo-Txou
Aparteko agerraldia prestatu dute Jose Luis no me mires con el ojo de cristal taldekoek abenduaren 28rako Drumgorri aretoan. Dohako emanaldia eskainiko dute 22:00etatik aurrera, “Super Pirulo Txou” izendatu dute hitzordua umore errazaren jarraitzaile sutsuek, bisitatu bestela www.pirulotxou.net.
Gaztetxeko programa abian
Aiaraldea Sound System mugimenduak musika emanaldia iragarri du Gaztetxean hilaren 21erako eta aurki emango dute jakitera ere berton urte zaharra agurtzeko izango den kartela.