Bai euskarari Ziurtagiriak Laudioko euskararen normalizazioa sustatzen jarraitzen du.

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2011ko abe. 20a, 09:14

None

Ziurtagiriaren Elkarteak Laudioko udaletxeko pleno aretoa euskararen arnasgune bilakatu zuen abenduaren 15ean. Bertan, udalerriko hogei enpresek, komertzioek eta guztietako entitateek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dute. Banaketa ekitaldiaren aurretik, berriz, hogeita hamar bat herritarrek Laudioko Mintzodromoaren lehenengo edizioan parte hartu zuten. Ziurtagiriaren Elkartea eta Laudioko Udala elkarlanean aritu dira bi ekitaldiak antolatzen. Ekitaldian, Udaleko ordezkariak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria izan dira.


Ziurtagiriaren Elkarteak Laudioko udaletxeko pleno aretoa euskararen arnasgune bilakatu zuen abenduaren 15ean. Bertan, udalerriko hogei enpresek, komertzioek eta guztietako entitateek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dute. Banaketa ekitaldiaren aurretik, berriz, hogeita hamar bat herritarrek Laudioko Mintzodromoaren lehenengo edizioan parte hartu zuten. Ziurtagiriaren Elkartea eta Laudioko Udala elkarlanean aritu dira bi ekitaldiak antolatzen. Ekitaldian, Udaleko ordezkariak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria izan dira. Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen normalizazioa eragiteko helburuarekin bi ekitaldi antolatu zituen abenduaren 15ean Laudion, bertako Udalarekin elkarlanean: Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren banaketa eta Laudioko Mintzodromoaren lehenengo edizioa. Gaur egungo datuek udalerriko eragileek Ziurtagiriaren daukaten gogobete maila islatzen dute, aurreko urtean Ziurtagiriarekin konpromisua sinatu zuten hamazazpi entitateetatik 16k berretsi baitute. Era berean , nabarmentzekoa da lau entitate berrik bat egin dutela egitasmoarekin. Rober Gutierrez Ziurtagiriaren banaketa ekitaldiaren aurretik, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten entitateak zoriondu ondoren, norabide berean “urrats biziak” ematen jarraitzera animatu ditu udaletxean bildu diren guztiak. Jarraian, euskaraz bizitzeko hautua egiten dutenei horretarako aukerak eta erraztazunak eman behar zaizkiela azpimarratu du. “euskaraz lan egin nahi duten enpresa eta pertsonei bidea eman behar zaie eta euskaraz erosi nahi dugunoi erraztasunak eman behar zaizkigu. Nola egin daiteke hori? Eredu egokiak eskainiz, lege ausart eta egokien bitartez, epeak ezarriz, diru inbertsioak eginez eta diruz lagunduz urrats biziak eman nahi dituzten entitate, enpresa eta era guztietako establezimenduak. “zentzu horretan -jarraitu du Gutierrezek- eskertzekoa da Laudioko Udalak azaltzen duen jarrera”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide