"Orokorrean etxera heltzen naizean ez dut sukaldatzen eta hori ohikoa da sukaldarien artean"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abe. 11a, 12:19

Laura Harillo Rey (Laudio, 1986) Arenalde Jatetxearen sukaldaria da. Betidanik sukaldatzea gogoko izan du eta bere zaletasuna lana bihurtu du. Egun hauetan ikastaroa ematen ari da Zubiko Etxean Solastiar Emakume Taldearen eskutik.

 

Ikastaroan zeintzuk dira landutako errezetak?

Laura Harillo Rey (Laudio, 1986) Arenalde Jatetxearen sukaldaria da. Betidanik sukaldatzea gogoko izan du eta bere zaletasuna lana bihurtu du. Egun hauetan ikastaroa ematen ari da Zubiko Etxean Solastiar Emakume Taldearen eskutik.

 

Ikastaroan zeintzuk dira landutako errezetak?

Niri gehien gustatzen zaidana da postrea. Denbora gehiago behar da postrea egiteko eta patxadaz hartu behar duzu, baina denetarik sukaldatzen dut. Atzoko saioan hasierako platerrak eta legataza egin ditugu: mariskoz bete ditugu tomateak eta txangurroz betetako legatza marisko saltsa gainean.

Gaur txerri-terrina egingo dugu, lan gehiago behar duena eta postrerako cavazko moussa, trufak... horrelako jakiak gabonetarako.

Solastiarreko kideek ez zuten nahi pintxorik, orain arte hori sukaldatu baitute eta nik nire eremuan murgildu naiz. Terrina eta legatza jatetxean sukaldatzen ditut maiz. Kontrolpean ditut errezeta horiek.

Aintzat hartu behar da lehen aldiz eman dudala ikastaroa eta urduri nago. Azken finean, jendea entretenitzea ez da nire lanean dudan betebeharra. Orokorrean sukaldean nago eta ez dut publikoa zertan tratatu behar. Beraiek esan dute ez dudala txarto egin, baina ez nago hain ziur.

 

Entretenimendua aipatu duzunez, zer uste duzu sukaldari ospetsuen inguruan?

Badirudi sukaldariburu handiak gizonak direla. Sukaldea izan da emakumeen lekua historikoki, baina ez da gauza bera jatetxe batean sukaldatzea.

Grin eta ostia txar handia behar da gauzak aurrera ateratzeko. Stress handia da sukaldean lan egitea. Nire belaunaldiko ikasle erdiek ez dute sukaldearen munduan jarraitzen. Lagun batzuekin hitz egin dut eta batzuek ez dute ezer jakin nahi sukaldearen inguruan.

Ezberdina da etxean gustora sukaldatzea edo jatexean aritzea. Azken finean, etxean nahi duzuna sukaldatzen duzu eta lau pertsonentzat. Jatetxean kantitate industrialak egin behar dituzu. Plater bat egiterakoan 50 pertsonentzat sukaldatu behar duzu. Neurri handiak dira eta egunero egiten baduzu ez diozu garrantzirik ematen, baina berria izanez gero izugarria iruditzen zaizu.

Zerbitzua emateko ez duzu behar patata batzuk zuritzea, saku osoa baizik. Hori gutxienez. Oso ezberdina da.

Etxean apur bat disfrutatu dezakezu. Nik ez dut egiten, egia esanda. Etxera heltzen naizean ez dut sukaldatzen, orokorrean.

 

Ohikoa da hori?

Oso ohikoa, arotzaren etxean, zotza burduntzi.

 

Telebistan agertzen diren saioei esker, badirudi sukaldatzea oso ariketa dibertigarria dela.

Gauzak konplexuagoak dira. Egunero arraina garbitu, patatak zuritu, kroketak egin... ez ditugu hamar kroketa egiten, ehunka baizik. Lan oso errepikakorrak dira eta gainera azkar egin behar ditugu, gauza gehiagori erantzuna eman behar baitiegu. Oso estresagarria bilakatzen da.

Eta ni ez naiz kexatzen. Erabaki dudana egiten dut eta. Hor gaudenok, printzipioz, gogoko dugu.

Batzuetan gure astiak ditugu. Guztia ez da stressa. Noizean behin zerbitzua ematen duzu eta denbora gehiago geratzen zaizu. Orain adibidez, asteburutan, ez da hainbeste jende etortzen, beraz, tarteak ditut gogoko ditudan gauzak egiteko. Ez asko, beti dago zeozer egiteke, baina badut denbora postreak patxadaz egiteko, platerak aurkezteko unean detaile gehiago landu ditzaket...

Nik gutxi gorabehera guztia gogoko dut. Baina bereziki gustatzen zait karta ondo aurkeztea.

 

Eta sukaldearen etorkizuna nola ikusten duzu?

Beltza, jendeak ez du dirurik eta nabaritzen da. Normala da jendeak 50 euro ez gastatzea bazkari batean, beste gauzak ordaintzeko ez badu. Gure kasuan jende asko etortzen da, baina kartatik jan ordez, menutik egiten dute. Horrek esan nahi du etekin berdinak ateratzeko lan handiagoa egin behar duzula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide