Endika Valle igerilari laudioarra egon da, pasa den asteburuan Castellón-en, ospatu zen Espainiako Neguko Txapelketan.
Emaitzak ez dira onak izan. Berak esan dioenez, azken hilabeteetan prestakuntza ona izan ez delako, ikasketekin lanpetuta egoteagatik, eta horrez gain, belaun bateko lesio batekin parte hartu duelako.
Horrela, bi frogatan parte hartu zuen, 200 bizkarretan eta 200 estilotan. Lehenengoan, bere denbora onenatik (2.04.46) urrun egon da, 2.11.28 erregistroa lortuz, 46. sailkatu zen. Bestean hobe egon zen, baina, emaitza onik eskuratu gabe ere. 200 estilotan, 2.13.56 denbora lortu zuen, bere marka hoberenetik 5 segundura geratu zen, 57. posizioan.
Datozen lehiaketetan, Eguberrriko Txapelketan nola Espainiako Open-ean hobetzea espero du.