Laudioko Eusko Alkartasunak antolatuta, Abenduaren 8 eta 11an Elkartasunaren Hamabostaldia ospatuko da Laudion. Abenduaren 8an, igandea, “Mugarik Gabeko Musikariak” (GKE) taldeak musika emanaldia eskainiko du. Ikuskizuna herriko kaleetatik zabalduko da, kalejira formatoan, eguerdiko 12etatik aurrera.
1995an Kubara bidaiatu zuten zenbait musikarik sortu zuten GKE eta geroztik musikaren bidez behar handienak dituztenei zuzendu dizkiete euren laguntza eta elkartasuna. Bide horretan, azken urteetan hainbat ekimen gauzatu dituzte, beti, musika ardatz izanik.
Abenduaren 11an Satur Garcia Bultzain elkarteko kideak hitzaldi bat emango du, 19:00etan Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan. “Elkartasuna: krisian ez dagoen balorea” izango du hizpide. Bultzain eta izaera berdineko elkarteek elkartasuna nola bideratzen duten azalduko du Garciak.