APILLeko merkatariak Olentzero eta Mari Domingirekin harremanetan jarri dira Laudioko umeek haien abotsa entzuteko eta zuzen zuzenean eskaerak egiteko aukera izan dezaten. Pertsonaia hauen deia jasotzeko hurrengoa egin behar da: bazkide diren saltokietan kupoia jaso, datuekin bete eta APILLeko postontzian sartu (Zumalakarregi, 33). Abenduaren 9tik aurrera jaso daitezke kupoiak eta deiak 11tik 23ra egingo dira.
Olentzero eta Maridomingiren deiak ez dira APILLek Gabon hauetarako prestatutako ekimen bakarra, izan ere, erakusleiho lehiaketaren hogeigarren edizioa ere ospatuko dute aurten. Abenduaren 9tik aurrera izango dira erakusleihoak ikusgai eta herri epaimahaian parte hartzeko aukera egongo da 17arte. Herritarrek gustuko duten erakusleihoaren alde botoa eman ahal izango dute horretarako kupoia APILLeko postontzian edo Udaletxean utziz. Botoa ematen dutenen artean, 50 eurorekin hornitutako hamar Arabako merkataritza txartel (TCA) zozkatuko dira. Hainbat adituz osatutako epaimahai teknikoa ere egongo da.
Hurrengoak dira parte hartuko duten Laudioko saltokiak:
- ALMACENES ÁLAVA
- ZANTZU OINETAKOAK
- EZ&BAI
- LAMBARRI BITXIDENDA
- KASKIBEL
- KUKUMA
- MODAS CAN –CAN
- MODIMELA
- MONAI
- LUYANDO OPTIKA
- IRUSTA LURRIN-DENDA
- LOLI LURRIN-DENDA
- LOREA LURRIN DENDA
- ANA MARI ARRAINDEGIA
- JUAN TAPIZ-DENDA
- TRECE 13
- TRENPEA
- TXIMELETA
- TXIKITAS HAURRAK ETA LENTZERIA
- VENDETTA OUTLETA