Pablo Ibarluzea laudioarra "Konpota" antzezlanaren zuzendari

Euskal antzerkia sustatzeko Zubi ekimenaren lehen estreinaldia da Konpota, eta obra Pablo Ibarluzea klown eta aktoreak (Laudio, 1980) zuzendu du. Testua Philippe Gaulie maisuarena da, eta ordu eta erdi inguruko bakarrizketan datza. Hain zuzen, Eneritz Artetxek emakumeek historian zehar eduki duten rolari buruz hausnartzen du, umorea, tragedia eta zenbait errezeta tartekatuz.

Euskal antzerkia sustatzeko Zubi ekimenaren lehen estreinaldia da Konpota, eta obra Pablo Ibarluzea klown eta aktoreak (Laudio, 1980) zuzendu du. Testua Philippe Gaulie maisuarena da, eta ordu eta erdi inguruko bakarrizketan datza. Hain zuzen, Eneritz Artetxek emakumeek historian zehar eduki duten rolari buruz hausnartzen du, umorea, tragedia eta zenbait errezeta tartekatuz.

 Estreinaldia Durangoko Azokaren Szenatokia ekimenaren barruan egingo da, igande honetan, abenduak 8, 19:00etan, herri horretako San Agustin kulturgunean.

Pablo Ibarluzeak aiaraldea.com-i adierazi dio, aurretik ere ibilia dela zuzendari-lanetan. Dena den, zehaztu du obra hau berezia izan dela, oraingoan aurretik idatzita zegoen testu bat zuzendu duelako lehendabizikoz.

Zubi egitasmoaz galdetuta, zera azaldu digu: “Zubi proiektua orain bi urte sortu zuten Euskal Herriko zenbait konpainiek eta programatzaileek, hala Hegoaldekoek nola Iparraldekoek. Haren helburua da euskaraz lan egiten duen artista baten proiektu berezi bat aukeratzea bi urtean behin, eta proiektu hori diruz laguntzea eta programatzea.”

Aukeratutako lehenengo obra, beraz, Eneritz Artetxek aurkeztutakoa izan da: Konpota. Obraren zuzendaria izatera nola iritsi den galdetu diogu Pablo Ibarluzeari, eta erantzun digu Artetxek eta berak aspalditik ezagutzen dutela elkar. Biak izan dira Philippe Gaulier antzerki-maisuaren ikasleak Parisen, eta Eneritzek esana zion Pablori bere obra aukeratuz gero, Pablo berak zuzenduko zuela. Esan eta egin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide