Omniak bere web orrialdean gainerako alderdien mozioak argitaratzeko asmoa bete ezinik dela gogorarazi du hedabideetara helarazitako prentsa-oharraren bidez. Izan ere PSE-EEk baino ez die baimena eman Udalbatzarako aurkeztutako ekimenen berri emateko eta hortaz, biziki eskertu diote PSE-EEri eskainitako harrera. Bildu, EAJ eta PPri Osoko Bilkura bitan galdera luzatuta erantzunik ez jasotzeak piztu du auzo-ekimenaren haserrea.
“Partaidetza garatzea da, OMNIAren oinarrizko funtsa” azaldu du auzo-plataformak eta xede horrekin “OMNIA betetzen ari da jada bere mozioei buruzko eztabaidaren emaitzak, Osoko Bilkurara eramateko konpromisoa. Hau egiteko batzen ditugu bai gure web orriko, www.omnia.ikune.org, konklusioak, bai batzar zabalarenak”.
Hortaz, eta bere helburu nagusietako bat herritarren proposamenak Udalan bideratzea izanda, plataformak herriko elkarteei beraien proposamenak bideratzeko eskaintza berritu die.