Ikastetxeetako sarrera-irteera bideetarako segurtasun plana abiatu du Udaltzaingoak

Txabi Alvarado Bañares 2013ko abe. 4a, 08:59

Laudioko ikastetxeetako sarrera-irteera bideetan segurtasuna bermatzeko plana abiatu du Udaltzaingoak. Eskoletan sartzeko eta irteteko orduak “bide segurtasunerako benetako arrisku egoera” bilakatu dira, Udaltzaingoaren Buruzagitzaren arabera, hainbeste auto leku berean mugitzeak aparkatzeko arazoak eta maniobrak behar bezala ez egitea dakarrelako. Egun hauetako eguraldi txarra gehitu behar zaio horri, “erregulatu ezinezko auto pilaketak” sortzen dituelako, Buruzagitzaren hitzetan.

“Kontrol zorrotzak”

Laudioko ikastetxeetako sarrera-irteera bideetan segurtasuna bermatzeko plana abiatu du Udaltzaingoak. Eskoletan sartzeko eta irteteko orduak “bide segurtasunerako benetako arrisku egoera” bilakatu dira, Udaltzaingoaren Buruzagitzaren arabera, hainbeste auto leku berean mugitzeak aparkatzeko arazoak eta maniobrak behar bezala ez egitea dakarrelako. Egun hauetako eguraldi txarra gehitu behar zaio horri, “erregulatu ezinezko auto pilaketak” sortzen dituelako, Buruzagitzaren hitzetan.

“Kontrol zorrotzak”

Horregatik, ikastetxeetara joateko autoa “ezinbesteko kasuetan” soilik erabiltzea eskatu du Udaltzaingoak, eta “trafiko kontrol zorrotzak” egingo dituztela gaineratu du, “egin behar ez diren aparkamendu eta maniobrak saihesteko”. Bidea oztopatzea edo espaloiaren gainean aparkatzea eta biratze arriskutsuak egitea ekiditea da asmoa. Adingabeek Haurrak Eusteko Sistemen derrigorrezko erabilera egiten duten ere gainbegiratuko dute poliziek, eta arau hausleei salaketa jartzera iritsi daitezkeela ohartarazi dute.

Hortaz gain, punturik arriskutsuenak bezala identifikatzen dituzten lekuetara bertaratuko dira udaltzain patruilak, trafikoa erregulatu ahal izateko.

Planteamendu zabala

Udalak adierazi du hori izango dela planteamendu orokor bat gauzatzeko lehen urratsa. Planteamendu horren azkenengo helburua da gurasoek autoa ez erabiltzea umeak Laudioko ikastetxeetara eramateko. Koldo Zabalak azaldu du arriskuak saihesteko eta herriaren jasangarritasuna hobetzera bideratuko dituztela ahaleginak. Kanpaina hurrengo urtearen hasieran abiatuko da ziurrenik eta zinegotziaren iritziz "hezkuntza hartu behar du ardatz gisa".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide