Pasa den larunbatean, Ganbegi 6-2 Hockey Taldeko haur taldeek, emakumezkoa nahiz gizonezkoa, lagun arteko partiduak jokatu zituzten Xixoneko Real Grupo de Cultura Covadonga-ren aurka La Granja kiroldegian.
Emakumezko partidan, Ganbegik hasi zen hobe jokatzen, horregatik 2 eta 0eko markagailua lortu zuen atsedenaldira heldu baino lehen, Irene Antonaya eta Nerea Mendibilen golekin. Baina, bigarren aldian, RGC Covadonga pilotaren jabea izan zen, laudioarrak urduri jartzen hasi ziren eta horrela, bi jokaldietan, kanpokoek berdinketa lortu zuten. Azken bost minutuetan batak nola besteak partidua irabazteko aukerak izan zituzten, emaitza 2 eta 2eko berdiketan geratu zen arren.
Gizonezkoan, aldiz, lehenengo zatian pilota RGC Covadongaren menpe egon zen, eta xixonekoak 0 eta 3koa lortu zuten. Bigarren zatian, talde laudioarra bikain aritu zen, hiru gol lortuz saiatu zen garaipena eskuratzen, baina berdiketaren konformatu zen azken minutuetan. Jon Fonbellida eta Iker Arrazuria (2) izan ziren golegileak.