Azken urteetan bezala, Laudioko Musika Bandak oso kontzertu berezia prestatu du Euskararen egunerako. Abenduaren 3an izango da, asteartea, arratsaldeko 20:00etan San Pedro Elizan. Bandak Igor Arzuaga musikaria eta Izar Mendiguren bertsolaria gonbidatu ditu hitzordu berezi honeetarako.
Igor Arzuagak Mara proiektuko abestiak eramango ditu. Bandako Igor Ortizek, Txemi Otaolak, Garbiñe Kareagak eta Lander Otaolak lagunduko dute Igor, flauta, klarinetea, oboea eta tronboiarekin.
Izar Mendigurenen bertsoak, berriz, Mikel Laboa, Bob Marley eta Xabier Leteren doinuz lagunduta entzun ahal izango dira.
Kontzertu anitza izango da, besteak beste, Itoizen "Lau teilatu", Bob Marleyren "Redemption Song" edo Laboaren "Txoria Txori" entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnak.