Herritarren parte hartzearekin egingo dute kultur plana

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko abe. 1a, 08:42

Laudioko kultura sustatzeko saioa izango da kultur plana. Helburuen araberako diseinua izango du. Natxo Urkixo alkatearen esanetan azpiegituren erabilera arrazional bat bilatuko da, bereziki talde kultural desberdinei tresnak eskaintze aldera. Izan ere, planak talde horiek egiten duten lana zabaltzea izango du zeregin berehalakoen artean. Bai eta  euren egitekotan laguntzea ere.

Laudioko kultura sustatzeko saioa izango da kultur plana. Helburuen araberako diseinua izango du. Natxo Urkixo alkatearen esanetan azpiegituren erabilera arrazional bat bilatuko da, bereziki talde kultural desberdinei tresnak eskaintze aldera. Izan ere, planak talde horiek egiten duten lana zabaltzea izango du zeregin berehalakoen artean. Bai eta  euren egitekotan laguntzea ere.

Alkatearen iritziz, herrian kulturarekiko pertzepzio negatiboak daude. Laudio eta kultura nahasten direnean eskaintza eskasa da herritarren artean dagoen ustea. Baina Urkixoren esanetan, agenda egon badago eta talde desberdinek euren lokaletan eskaintza zabalak egiten dituzte. Hala ere, kanpotik begiratuta ekintzak soilik taldeen inguruan ibiltzen direnentzat zuzenduak egon daitezkeenaren irudia eman dezakeela onartzen du.

Horregatik, hutsune bat dagoela ondorioztatzen da,  komunikazioan kasu, eta berau estali nahi du kultur planak. Ez da, ordea, egun dagoenaren gestio hutsera murriztuko den plana izango. Kultura sustatzeko diru-laguntzak berrindartu nahi dira, eskaintza zabalago bat egite aldera.

Eskaintza aniztasuna

Apustu honek eragin ditzakeen kontraesanen jakitun da Urkixo. Horretarako aurrekariak baditu Laudiok: kiroldegian egin zen Benito Lertxundiren kontzertuak eragin zituen iritzi desberdinak. Alde batetik suposatzen zuen gastua inbertsio kultural moduan ulertzen zutenak zeuden eta bestetik krisi garaietan beharrezkoa ez zen gastua zela uste zutenak. Horri aurre egiteko aukera aniztasuna defendatu du Urkixok, behar eta nahi guztiei erantzuna eman ahal izateko.

Bi fasetako plana

Proiektuak bi fase izango ditu, aldi berean garatuko direnak: diagnosia eta plana. Horretarako EHUri laguntza eskatu diote. Unibertsitateko ikasleek master lan moduan garatuko dituzte fase  biak. Gainera, oinarrizko  proiektua  talde kulturalei helaraziko zaie, ekarpenak egin ditzaten. Norbanakoek ere izango dute horretarako aukera. Izan ere, Udalak plan desberdinak herritarren parte hartze aktiboarekin garatzeko konpromisoa erakutsi du.Planaren egituraketak ez du epe zehatzik markatuta oraindik. Hala ere, Natxo Urkixori ikasturte amaierarako bukatuta egotea gustatuko litzaioke. 


Aurrera begira

Udalak Laudioko kulturan sakontzeko prestutasun osoa erakutsi du.Aurrera begira zer garatuko den galdetuta, “dena” da alkatearen erantzuna. Horren adibide da Udal Lanbide Heziketa Zentroko zinema erreformatzeko egindako hautua.Urkixoren ustez, herri baten bizitasuna kultura ikuspegitik ere baloratu behar da. Gaur egun, ordea, taberna kopuruaren ikuspegitik larregi baloratzen dela pentsatzen du.Hori dela eta, herritarrak kultura egitera eta kultur ekintza desberdinetan parte hartzera animatu nahi ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide