Auzo asanbladen sortzaileak omendu ditu Laudioko udalak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2012ko ots. 2a, 20:43

None

Urtarrilaren 21ean 35 urte bete ziren Laudioko lehenengo auzo asanbladak sortu zirenetik. Trantsizio garaian herri mugimenduan aritu ziren hainbat auzokide eta zinegotzik “Alternativa de gestión popular” izena zuen mozioa aurrera eramatea lortu zuten. Alternatiba honek auzo asanbladen bidez garatzen zen partaidetza izan zuen oinarri. Izan ere, tarte labur baina esanguratsu horretan, auzoetan hartzen ziren erabakiak era zuzenean onartzen ziren udalean, demokrazia zuzena bultzatuz.


Urtarrilaren 21ean 35 urte bete ziren Laudioko lehenengo auzo asanbladak sortu zirenetik. Trantsizio garaian herri mugimenduan aritu ziren hainbat auzokide eta zinegotzik “Alternativa de gestión popular” izena zuen mozioa aurrera eramatea lortu zuten. Alternatiba honek auzo asanbladen bidez garatzen zen partaidetza izan zuen oinarri. Izan ere, tarte labur baina esanguratsu horretan, auzoetan hartzen ziren erabakiak era zuzenean onartzen ziren udalean, demokrazia zuzena bultzatuz. Esperientzia honen garrantzia azpimarratzeko, Laudioko udalak omenaldi bat egin nahi izan die garaiko protagonistei. Hauen izenean, Esteban Perezek hartu zuen hitza alternatibaren oinarriak azaltzeko: “utopia bizi izan genuen”, esan zuen. Ezinezkoa zena guztien partaidetzari esker aurrera eraman zutela jakinarazi zuen, inolako sigla polítikorik gabe, botere politikoaren hutsunea baliatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide