"Eragin handia izan zuen Laudiok Gabriel Arestiren bizitzan"

Aitor Aspuru Saez 2013ko aza. 27a, 18:01

XABIER MONASTERIO (Bilbo, 1959) idazlea ez ezik Gabriel Aresti Kultura Elkarteko kidea da. Idazle horren omenez egingo diren jardunaldietan parte hartuko du bihar. 18:30ean hitzaldia emango du eta edukien inguruan mintzatu da.

 

Zer gai mota lantzen dituzu horrelako hitzalditan?

XABIER MONASTERIO (Bilbo, 1959) idazlea ez ezik Gabriel Aresti Kultura Elkarteko kidea da. Idazle horren omenez egingo diren jardunaldietan parte hartuko du bihar. 18:30ean hitzaldia emango du eta horren inguruan mintzatu da.

 

Zer gai mota lantzen dituzu horrelako hitzalditan?

Hitzaldiak helburu argia du, lehenengo hurbiketa egitea, baina Gabriel Arestiren obrara baino, bere inguruko datu batzuetara. Helburu didaktikoa dugu. Bere bizitzaren gorabehera eta pasarte batzuk aipatzea eta horren bitartez aditzera eman zer gizon handia zen eta rte kopuru txikian zer lan handia egin zuen.

Literatura baino, haren bizitza da protagonista.

Ordu betetik gora ez egiten saiatuko naiz. Nahiko nuke esposaketak 45 edo 50 minutu irautea eta gero galderak egiteko edi iritziak emateko aukera izango da.

Guztira uste dut ordu bete baten bueltan ibiliko garela. Ez nuke luzeagoa egin nahi. Badakigu gure entzumena alferra dela, denona, baita nirea ere. Eta ordu betetik aurrera arreta galtzen da.

Gainera lehen hurbilpena izango da. Ez dugu guztia agortu behar. Jendea gustora badago Gabriel Aresti Kultura Elkartetik beste hainbat gauza egin genezake gerora.

Batez ere gure asmoa da Arestiri buruz ditugun jakintza apur horiek inoren barruan ez geratzea. Aresti guztiona eta guztiontzat baita. XX. Mendean euskal kulturaren baitan gizon handienetako bat izan da. Eta bere liburuetatik ondorio asko atera daitezke gaurko hondamendia eta krisia ulertzeko.

 

Pasarte horien artean zeintzuk azpimarratuko zenituzke bereziki?

Bat azpimarratuko nuke bereziki. 12 urte zituela, 1945ean, bera Frankismoaren garaian barruan bizi zen. Hala ere, berak erabaki zuen euskara ikastea eta bere kontura egitea. Bilbo ilun hartan eta Frankismo garaian gainera.

Hori oso erabaki kontzientea izan zen, bazekien euskarak behar zuela eta nolabait bere izaeraren atal handia falta zitzaiola eta hori euskarak emango ziola.

Nik imajinatzen dut 1945. urtean 12 urteko mutikoa liburudenda batera joaten eta euskarazko metodoa eskatzen. Benetan gaurko ikuspegitik irudi pentsaezina garai hartan.

 

Ibilbide horretan zer nolako eragina izan zuen Laudio herriak eta eskualdeak orokorrean?

Nik esango nuke eragin handia izan zuela, izan ere bolada luzean egon zen bertan lan egiten. Nik esango nuke bere teoria, denok dakigunez komunista zen, hantxe ikusten zuela gauzatua. Aresti aurrerakoia zen, zapaltzaileen kontrakoa eta zapalduen aldekoa, eta beraz, langileen aldekoa. Nolabait berak defendatzen eta maite zituenak hantxe ikusten zituen. Bai Laudion, Barakaldon zein Eibarren. Laudio izan zen bezala Eibar bere obraren beste epizentroa izan zen.

Berak leku horiek eta jende hori maite zuen. Haiek egiaztatzen baitzioten bere pentsamendua zuzena zela. Haiek defenditu behar zituen eta bere olerkien protagonista bihurtu behar zituen.

 

Zein diziplinatik hurbildu zara Gabriel Arestira?

Alde askotatik. Badakizu Euskal Herri hau txikia bezain handia da eta handia bezain txikia da eta gorabehera eta buelta asko ematen ditu. Nik literaturatik hurbildu naiz. Gazte nintzenean urreratu nintzen erreferentea izan zelako guztiontzat. Idaztea eta irakurtzea maite genuenontzat erreferente handia izan duela 30 urte.

Dena den, geroztik eta lan kontuak direla eta, hemen, Zenbat Gara Elkartean eta Gabriel Aresti Euskaltegian lanean nenbilela zorte handia izan nuen. Lehenik eta behin Gabriel Arestiren alabetako bat ezagutzeko, lankide izan nuelako eta handik urte pare batera Arestiren alargune ikasle izan genuen hemen.

Beraz, nolabait bizipen pertsonaletatik hurbildu naiz Arestirengana. Eta literaturatik, jakina.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide