Libre ekimenak bere islada izango du ekintza ezberdinen bidez

Aitor Aspuru Saez 2013ko aza. 26a, 08:53

Libre ekimenak hilabete hauetan zehar Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren euskal herritarren egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko sortu da. Auzipetuak 80 pertsona inguru dira eta bi epaiketa ezberdinetan banatzen dira. Alde batetik, Segiko kideak izatea leporatuta epaituak izaten ari direnak eta bestetik 35/02 sumarioaren harira -Herriko Tabernen auzia- akusatuak izan direnak.

Libre ekimenak hilabete hauetan zehar Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren euskal herritarren egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko sortu da. Auzipetuak 80 pertsona inguru dira eta bi epaiketa ezberdinetan banatzen dira. Alde batetik, Segiko kideak leporatuta epaituak izaten ari direnak eta bestetik 35/02 sumarioaren harira -Herriko Tabernen auzia- akusatuak izan direnak.

Libre ekimenak hainbat gauza antolatu ditu Laudion herritar horien egoera plazaratzeko eta babesa emateko. Hori dela eta azaroaren 30ean, Gaztetxean solasaldia egingo dute gazte auziperatuekin 18:30ean. 20:30ean, aldiz, manifestazioa aterako da Lamuza plazatik. 21:00etan ekitaldi politikoa izango da eta 22:00etan kontzertu hasiko da Hilbete, Ez!, Tinko eta zehaztu ez den beste talde baten eskutik.

Abenduaren 4an ere hitzaldia antolatu dute Libre ekimenaren baitan. Hizlariak Santi Hernando laudioar auzipetua, Leopoldo Barañano abokatua eta Eñaut Aiartzaguena gazte epaitua izango dira. Solasaldia 19:00etan izango da Gure Aukeran.

 

Elkartasun mozioa Udal Osoko Bilkuran

Libre ekimenak mozioa aurkeztu du Laudioko Udal Osoko Bilkuran baina EAJk proposatutako testu alternatiboa onartu dute alderdiek. Funtsean, jeltzaleen mozioak hurrengoa jasotzen du: “Laudioko Udalak erabat gaitzesten du 35/02 "Herriko Tabernak" sumarioa eta sekula hasi behar ez zen prozesua berehala amaitzea eskatzen du, auzipetuta dauden pertsona guztien absoluzioa erabakiz.”

Laudioko Libre ekimenaren testuak, bere bozeramaileak onartu duen moduan, antzeko mezua zabaltzen du. Hori bai, bere mozioak Santi Hernando auzipetu laudioarraren egoera aipatzen zuen espresuki.

Libreren mozioaren alde Bildu bakarrik bozkatu zuen eta Omniaren abstentzioa eta PP eta EAJren aurkako bozekin ez du aurrera egin. EAJren testuak, aldiz, EAJren eta Bilduren babesari esker onartu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide