Hurrengo astelehenean gaueko 21:00etan Josu Bergara kantautoreak (1979,Ea), piano-jole batez lagunduta, kontzertua eskainiko du Keska tabernan.
Bergara txikitatik musika munduan murgilduta egon da, 18 urte zituela biolontxeloa kitarragatik ordezkatzea erabaki zuen. Harrezkeroztik lan eta lan ibili da. Izan ere, hiru diska atera ditu; “Karramarroen Hiria” izena izan zuen bere lehenengo lanak. Bere bigarren diskari “Nora zoaz” izena eman zion . 2012 urteko abenduan bere hirugarren diska aurkeztu zuen “Katiuska gorriak” izenburupean, diska Bilboko Bigorringo estudioetan grabatu zen eta 11 abestiz osatuta dago
Azken urteotan Londres, Bartzelona, Madrid eta Euskal Herriko areto askotan kontzertu ugari eskaini izan ditu.