"Fisikoki zein psikikoki asko suposatzen duen kirola da igeriketa"

Erredakzioa 2013ko aza. 17a, 00:36

EIDER SANTAMARIA igerilari laudioarra da. Espainiako txapelketan urrezko domina jantzi zuen .1.500 metro libreetan. 2010ean, Europako txapelketan zortzigarren sailkatu zen. Itziar Urkijok elkarrizketatu du.

EIDER SANTAMARIA igerilari laudioarra da. Espainiako txapelketan urrezko domina jantzi zuen .1.500 metro libreetan. 2010ean, Europako txapelketan zortzigarren sailkatu zen.


“Igeri egitea, kirol edo ariketatzat hartua”, dio hiztegiak. Eider Santamariak zelan definituko luke igeriketa?

 Igeriketa bizimodu mota bat da. 5 urte nituenetik 14 urte bete arte nire helburu bakarra igeriketarekin gozatzea izan zen. 14 urte nituela, igeriketa begiratzen hasi nintzen. Nire bizitzaren zati bat bilakatu zen igeriketa. Urte askotan zehar eta bizimodu horrek dakartzan alde on zein txarrak bizi izan ditut denbora tarte horretan.


Espainiako txapeldun behin baino gehiagotan, Europa mailan fin, lorpen edo oroitzapen bat hautatu beharko bazenu zein izango litzateke?
Lehiatzea oso gustoko dut, eta txapelketetan beste pertsona bat bilakatzen naiz. 


Txapelketa egunak nire kirol bizitzako momenturik motibagarrienak izan dira, eta oroitzapen onak dauzkat bai espainiako, europako zein munduko kopetan. Esperientzia askorekin geratzen naiz, lehiatu ostean egindako marka begiratzean sentitzen nuen poztasunarekin.
 Dena ondo zihoala eta emaitza hobeak lortzen ari nintzela ikusteak animoa pizten zidan. Momentu bat aukeratu beharko banu 2009ko Erromako Munduko Txapelketa izango litzateke, bertan bizi izan nuen egun bakoitzarekin gelditzen naiz. Batez ere, eta txapelketa horretan egoteak sentiarazi zidana gutxitan bizitako sentsazio bat izan zelako. 


Nazioartean lehiatzeak presio handia eragiten du?
Igeriketa munduak dakartzan gauza onez aparte txarrak ere bizi izan ditut, presioa, nahi eta ezina...presio altuegia ordaindu dudan edo ez-eri buruz hitz egitean, esan dezaket zu ondo bazaude dena dagoela ondo, gauzak okertzen hasten direnean, ordea, benetan pena merezi duena zer den egiaztatzen duzu.


Goizeko seietan entrenatzea da ohikoa kirol honetan, gogotsu gainera. Igerilarien konposaketa beste pertsonenarekin alderatuz, ezberdina da?
Bai, inolako dudarik gabe. Urte horietan zehar nire eguna goizeko seietan hasi eta arratsaldeko zazpietan bukatzen zen. Entrenatu, ikasi eta berriz ere entrenatu. Plangintza hori zuen nire bizitzak. Sakrifizio ugari, fisikoki zein psikikoki asko suposatzen duen kirol bat da, baina denak merezi du pena benetan nahi duzuna bada.


Goi mailako errendimendu zentro batean eman dituzu aktibo egon zaren azken urteak. Zer zen gogorrena, uretan ematen zenuen denbora ala uretatik kanpokoa?


Bizimodu horrekin bizi nuen gauzarik gogorrena etxetik urrun egotea izan zen, familia eta lagunengandik urrun egotea. Hori Madrilen pasa nuen lehen urtean izan zen, gero ohitu egin nintzen horrela bizitzera. 


Madrilen eman ditudan 6 urtetatik txarrena, akaso, azkenekoa izan zen, nire lesioa zela medio. Urte horretan, egiten nituen ahaleginak egiten nituela, zeozerk gauzak ondo joan zitezen eragozten zuen.


Lesio bat medio erretiratu behar izan zara. Nola sentitzen zara?
Lehiatzea botatzen dut faltan, izugarri, uretan arraina sentitzea, nolabait, Zentroko egunetik eguneroko giroa, txapelketak... Baina aldi berean zorioneko sentitzen naiz esperientzi guzti hauek bizi izanagatik. Igeriketa utzi nuen momentua gogorra izan zen oso, baina bizi izan dudan etapa inoiz izandako esperientziarik onenetariko bat bezala gogoratuko dut. 


Zer aholkatuko zenieke Aiaraldeko igerilariei?
Egiten ari direna gustuko badute aurrera segi dezatela, duten mailari erreparatu gabe, igeriketarekin gauza asko irabazten baitira. 
Kirol honek burua eta gorputza aldi berean kontrolatzen erakusten dizu. Ilusioa beti izan da nire leloa, beraz, nire ikuspuntu berdina duen edonori animo guztiak ematen dizkiot!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide