Laudiok eta Athleticek lagunartekoa jokatuko dute asteazkenean Ellakurin

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko aza. 19a, 15:00

Partidua arratsaldeko seietan hasiko da eta bi taldeek hurrengo partiduak prestatzeko baliatuko dute. Sarrerak 5, 10 eta 15 eurokoak izango dira.

Partidua arratsaldeko seietan hasiko da eta bi taldeek hurrengo partiduak prestatzeko baliatuko dute. Sarrerak 5, 10 eta 15 eurokoak izango dira.

Norgehiagoka polita ikusteko aukera izango da bihar 18:00etatik aurrera Ellakuri futbol-zelaian Laudio eta Athleticen artean. Aste honetan geldialdia izan da lehenengo mailako ligan, eta Athleticek datorren astelehenean La Rosaledan Malagaren kontra jokatuko duen partidu garrantzitsua prestatzeko. Athletic 5. postuan dago ligan eta aukera paregabea du sailkapenaren goiko aldean finkatzeko. Ernesto Valverdek minutuak emango dizkio gutxien jokatu dutenei eta filialeko jokalari batzuk era zelairatuko ditu. Gainera, aurrealdean probak egin ahal izango ditu, Aritz Aduriz zigortuta baitago Malaga eta Barçaren kontrako partiduetarako.

Laudiok, berriz, azken jardunaldian Atlético B taldeari irabazi eta jaitsiera-postuetatik atera ostean, lehenengo mailako talde baten kontra aritzeko aukera ederra izango du, datorren domekan Real Madrid C taldearen aurka jokatuko duten partiduaren aurretik. Une honetan Laudio 16. postuan dago hamalau punturekin, 2. B mailan dagoen aurreneko denboraldi honetan.

Lehenengo aldiz aurrez aurre

Harritzekoa eman dezakeen arren, Laudio eta Athleticek lehenengo aldiz izango dira aurrez aurre. Ez da, ordea, Athleticek Ellakurin jokatzen duen lehenengo partidua; izan ere, 2000. urtean, Araba Euskaraz jaiaren harira, Luis Fernándezek zuzendutako taldeak Aiaraldeko selekzio baten kontra jokatu zuen . Orduan Athleticek 0-3 irabazi zuen Santi Ezquerro eta Aitor Larrazabalen golei esker.

Asteazkenekoa, gainera, partidu berezia izango da, Unai Albizua laudioarra egongo delako Athleticen taldean. Albizuak azaroaren 3an Vicente Calderonen debuta egin zuen eta Ellakurin postu bat eskuratzeko erronkan beste pauso bat egin dezake.

Sarrerak, 5, 10 eta 15 eurokoak

Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da preferentzian eta 15 eurokoa tribunan. Bazkideentzat 5 euroko prezio bakarra izango da eta umeek 5 euroko ordainduko dute preferentzian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide