Omniak Udalbatzan egindako galderak erantzutea lege-agindua dela gogorarazi dio Bilduri

Udalbatzan gobernu-organoei zuzendutako galderak beranduenik jota hurrengo bilkuran erantzuten behartuta dagoela gogoratu dio Omniak Bilduri. Laudioko auzo-plataformak banatu berri duen prentsa-oharrean Tokiko Erakundeen Antolaketa eta Funtzionamendu Araudiak hala agintzen duela azpimarratu du.

Omniako zinegotzia behin eta berriro aurreko bilkuratan luzatutako galderak errepikatzen behartuta aurkitzen dela gaineratu dute. Erantzunik jaso ez duten hiru galdera aipatu ditu Nerea Gonzalezen taldeak.

Galderak

Udalbatzan gobernu-organoei zuzendutako galderak beranduenik jota hurrengo bilkuran erantzuten behartuta dagoela gogoratu dio Omniak Bilduri. Laudioko auzo-plataformak banatu berri duen prentsa-oharrean Tokiko Erakundeen Antolaketa eta Funtzionamendu Araudiak hala agintzen duela azpimarratu du.

Omniako zinegotzia behin eta berriro aurreko bilkuratan luzatutako galderak errepikatzen behartuta aurkitzen dela gaineratu dute. Erantzunik jaso ez duten hiru galdera aipatu ditu Nerea Gonzalezen taldeak.

Galderak

Omniak azaldutakoaren arabera, Laudioko etxegabeturen baten izenean ari da Udala negoziatzen. Auzo-ekimenak negoziaketa horretan Udalak darabiltzan botereak zertan diren eta prozedura zein helburuarekin gauzatzen ari den jakin nahi du, bai eta aferan interesa duten pertsonen nahiak kontutan hartzen ari diren.

Honez gain, Udalaren Lanpostu Zerrenda baloratzeko ikerketa ez duela oraindik jaso gogoratu du Omniak eta informatika alorreko mantentze-lanetarako kontratuaren inguruko galdera ere luzatu du: “zenbait zurrumurru iritzi zaizkigu. Zera jakin nahi dugu lehen eskutik: Zer ari da gertatzen kontratu horrekin?”

Urriaren 28ko Udalbatzan luzatutako erreguaren harira, alegia, orain arte Gobernu-batzordeak bideratutako kontratuak baliozkoak diren aztertzekoa, oraindik ez duela idatzizko erantzunik jaso salatu du Omniak: “Informazioa boterea dela jakin badakigu eta Omniako zinegotziaren lana ez dela erraztu nahi dirudi. Horregatik herritarrei guzti honen berri eman nahi diegu, hartara, Omniak luzatutako galdera eta erreguek erantzuna jaso dezaten eskura ditugun baliabide guztiak, legalak barne, erabiliko ditugula, zeren eta gure helburu bakarra demokrazia hobetzea baino ez delako, finean errealagoa eta parte hatzaileagoa izan dadin”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide