"Kanpoko piztia etorri da eta zuzendaritzak ez du Lipmesak aurrera jarraitzeko ahaleginik egin"

Aitor Aspuru Saez 2013ko aza. 19a, 09:43

AGUSTIN ATXA (Laudio, 1952) Lipmesa enpresako langilea zen. Aretako fabrika itxi ostean, behargin asko kale gorrian geratu baitira. 

Zenbat urterekin hasi zinen Lipmesan?

17 urte nituenean sartu nintzen. Lehenago bi urte eman nituen Orozkoko tailer batean lanean.

Nolako oroimenak sortzen dizkziu Lipmesak?

Asko. Bizi osoa pasa dugu bertan. Hori da daukaguna, beti izango dugu gogoan.

Enpresan bolada ezberdinak izan dituzue. Gaur egungo egoerarekin zein ezberdintasun ikusten duzu?

AGUSTIN ATXA (Laudio, 1952) Lipmesa enpresako langilea zen. Aretako fabrika itxi ostean, behargin asko kale georrian geratu baitira. 

Zenbat urterekin hasi zinen Lipmesan?

17 urte nituenean sartu nintzen. Lehenago bi urte eman nituen Orozkoko tailer batean lanean.

Nolako oroimenak sortzen dizkziu Lipmesak?

Asko. Bizi osoa pasa dugu bertan. Hori da daukaguna, beti izango dugu gogoan.

Enpresan bolada ezberdinak izan dituzue. Gaur egungo egoerarekin zein ezberdintasun ikusten duzu?

Egoera larriak pasa ditugu, baina ez oraingoa bezalakoa. 1977an oso garai txarra izan genuen. Hiru hilabeteko greba egin genuen. Azkenean, ez genuen ezer konpontzea lortu. 1992an kaleratzeak egon ziren. Ordutik hona 21 urte igaro dira, hau etorri den arte.

Gaur egungo egoera ulertzeko zer jakin behar da?

Kanpoko piztia etorri dela eta zuzendaritzak ez duela egin ahaleginik aurrera jarraitzeko. Lana egon da, guk jarraitzeko borrokatu dugu baina azkenean itxi egin dute.

Zu zein egoera pertsonalean geratu zara itxieraren ostean?

Nire egoera ez da txarra. 61 urte ditut eta langabezira jo nezake. Erretiratzeko aukera dut orain, eta bi urte barru ere, langabezia badut. Gainontzeko langileen egoeraren baitan denetarik dago; batzuk jubilatzera doaz baina beste asko kale gorrian geratu dira.

75 lagun 55 urtetik gorakoak ginen. Baina gazteagoak ere bazeuden.

Lipmesa itxi ostean zein sentsazio geratu zaizu?

Larritasuna, urduritasuna eta amorrua. Denetarik dago, zer gertatzen da horren atzetik?

Zein da lortutako akordioa?

Enpresak lortutako azken akordioa legeen barruan dagoena ordaintzea da; urte bateko soldata. Hortik gora, administrazioarekin 1000 euro denontzat banatzeko eskaera sinatu dugu, denentzat kopuru berdina.

Langileen arteko harremana nola geratu da?

Azken hilabeteetan zuzendariekin harremana galdu genuen. "Hor konpon" esaten hasi dira, beraz, laguntzarik gabe geratu gara. Gure artean, langileen artean, ez dugu harreman txarrik izan, nahiko ondo konpondu gara.

Aurrera begira, zein uste duzu izango dela zuen eta langileen etorkizuna?

Bakoitzak bere bidea hartu beharko du, ez dakigu zer gertatuko den. Hamabost batek jubilatzea espero dugu. Apiriletik aurrera Madrilen atera zuten lege berriaren ondorioz besteek itxaron beharko dute. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide