Bilduk kontratazio publikoan eta alokairu sozialen aferan jasotako kritikei erantzuna eman die

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko aza. 18a, 08:00

Bilduk Omniak eta PSEk egindako kritikei erantzun die. Lehenak urriaren 28ko udalbatzan Gobernu-batzordeak kontratu publikoen inguruan erabakiak hartzeko aginpiderik ez duela adierazi zuen. Horren aurrean, gobernu taldeak salaketak egin aurretik ondo analizatu behar dela uste du. Izan ere, Omniak udalbatzari dagozkion konpetentziak errespetatzen ez direla esan zuen, 4 urtetik gorako kontratuak bertan ez ebazteagatik. Hala, Bilduk kontratu administratibo bat egiterako orduan zalantzak sortuz gero Kontratazio Administratiboko Kontsultarako Batzordera jo behar dela esan du.

Batzordea estatuaren organo bat da eta  ezarritako legearen arabera 4 urte arteko kontratuak ebaztea alkatetzari edota entitate lokalaren lehendakariari dagokiola azaldu du gobernu taldeak. Gainera, kontratuei ezarritako luzapenak ez dira kontutan hartzen organo konpetentea zein den erabakitzeko. Horregatik, kontratazioak modu egokian egin zirela defendatu da udaletik, eta kritika horietan konponbidea baino ondorio mediatikoak bilatzen direla salatu.

Ondorio berdina atera dute PSEk azaroaren 25ean eztabaidatua izateko proposatutako moziotik. Bertan alokairu sozialetan aplikatutako igoeren aurka egiten da. Udaletik jakinarazi dutenez, alderdi sozialistaren ordezkariak hilaren 21ean ongizate sozialaren komisioan gai hori eztabaidatuko dela badakite. Gainera tasen igoeran akatsak detektatu ondoren, konponbidea aurkitu artean ordainketa guztiak izoztu zituztela jakinarazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide