Azken hilabetean gertatutako trafiko-istripuen harira, Laudioko Gardea auzorako sarbidearen inguruan, A-625 errepidearen lotunean, PSE-EEk Arabako Foru Aldundiari bidearen hobekuntza eskatzeko mozioa aurkeztuko du azaroaren 25eko Udalbatzan. Hartara, hiru pertsona zendu dira azken egunotan Laudioko saihesbidearen puntu horretan.
Puntu beltza
Laudio eta Urduña arteko A-625 errepidearen 20 kilometrotako tarte hau, Arabako errepideetako puntu beltz nabarmenena dela argudiatzen du PSE-EEk mozioan. 2008az geroztik 12 pertsona zendu dira berton istripu ezberdinetan eta 2010 urtean izandako ezbeharrek sortutako egonezari erantzunez seinaleztapena hobetu bazen ere, azken istripuek errepidearen hobekuntza eskaerak berpiztu dituzte.
Foru Aldundiak martxan duen Arabako Errepideen Plan Integralean A-625 errepidean ibilbidea eta segurtasun baldintzak hobetzeko eskaera egitea proposatuko du mozioak, bai eta istripuetan zendutako pertsonen familiei dolua ere adieraztea.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=jum1y-VzlZg&feature=youtu.be align:center autoplay:0]