Kultura Plana diseinatzeko lehenengo urratsak

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2013ko aza. 11a, 09:00

Iragan den hilean Laudioko Udalak  Kultura Plana abiatu nahi zuela iragarri zuen  herrian dagoen bizitza kulturala modu eraginkorrean dinamizatzeko asmoz.

Planak helburu ugari jasoko ditu. Adibidez, euskara eta kultura euskalduna sustatzea. Aldi berean, etorkinen integrazioa landu nahi dute kulturaren bitartez, haien ekarpenak ere jasotzeko.

Iragan den hilean Laudioko Udalak iragarri zuen Kultura Plana abiatu nahi zuela herrian dagoen bizitza kulturala modu eraginkorrean dinamizatzeko.

Planak helburu ugari jasoko ditu. Adibidez, euskara eta kultura euskalduna sustatzea. Aldi berean, etorkinen integrazioa landu nahi dute kulturaren bitartez, haien ekarpenak ere jasotzeko.

Planaren bidez esparru ezberdinetan sorkuntza ere bultzatu nahi dute,  Oroimen historikoari ere bultzada eman nahi diote, baina ez bakarrik guda zibilari dagokionez. Dagoeneko existitzen diren kultur taldeen arteko elkarlana errazteko bidea bilatu nahi du plan horrek, baita belaunaldi berrien parte hartzea. Aipatutako azkenengo helburuen artean udal sailen arteko koordinazioa erdiestea eta antolatutako egitasmoen komunikazioa daude.

Hori guztia lortzeko metodologia partehartzailea erabili nahi du Bilduk. Eta horretarako kultur talde guztien ekarpenak ezinbestekoak direla argitu du. Horregatik teknikoak ez ezik kanpoko profesionalen beharra aurreikusi du eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin harremanetan jarri da.

Gauzak horrela, aste honen bukaeran Laudioko Udalak eta hainbat eragilek EHUrekin bilera egin dute. Eragileen artean Durangoko Plateruena Antzokiaren kudeatzaileak eta Sopelako Udala daude. Herri hauek ere Kultura Plan berria lantzen ari dira eta.

Euskal Herriko Unibertsitateak badu master bat parte hartzea eta garapen komunitarioaren inguruan. Bileran elkarteek eta udalek azaldu zioten EHUri zeintzuk diren haien asmoak. Laudioren kasuan 6 pertsona etorriko dira Kultura plana egiten laguntzera. Guztiak ez dira Euskal Autonomi Erkidegokoak. Haien helburua diagnostikoa egiten laguntzea izango da.

Hitzarmena ez da oraindik sinatu baina adostasun zabala dute erakundeek, Natxo Urkixok esanda. Hitzarmena egiten dutenean zehaztuko dute zenbat ordaindu beharko duen Udalak Unibertsitateari. Dena den Udal ordezkariek ez dute uste diru asko izan daitezkeenik.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide