"Herriko gazteei galdetu ostean haiekin batera diseinatutako plana izatea nahi dugu"

Aitor Aspuru Saez 2013ko aza. 13a, 08:42

AMETS MEAZA CASTAÑARES (Laudio, 1984) Laudioko gazteria zinegotzia da. Aurrenekoz, gazte plan bat egingo du udalak. Prozesuaren nondik-norakoak azaldu ditu.

Toka-noka” kanpaina abiatu duzue. Zer da zehazki?

Gazteei hitza eman nahi dien kanpaina bat da. Laudioko I. gazte plana helmuga duena. Gazte plan malgu, zabal eta dinamiko bat. Datozen 4 urteetako gazte politika integrala jasoko duen plana, alegia.

 

Zein helburu ditu?

AMETS MEAZA CASTAÑARES (Laudio, 1984) Laudioko gazteria zinegotzia da. Aurrenekoz, gazte plan bat egingo du udalak. Prozesuaren nondik-norakoak azaldu ditu.

Toka-noka” kanpaina abiatu duzue. Zer da zehazki?

Gazteei hitza eman nahi dien kanpaina bat da. Laudioko I. gazte plana helmuga duena. Gazte plan malgu, zabal eta dinamiko bat. Datozen 4 urteetako gazte politika integrala jasoko duen plana, alegia.

 

Zein helburu ditu?

Gazte plan honek gazteei zuzenduta egiten diren ekintzak koordinatu nahi ditu. Udalak aurrera eraman beharreko ildo, programa eta jarduerak zehazteko tresna izango da. Azken finean, parte-hartzea oinarritzat hartuta, helburuak eta jardueren norabidea ezarriko dituena, gazteen ikuspuntua txertatuz.

 

Zergatik erabaki duzue egitea? Noren ideia izan zen?

Udaletxean badira beste plan batzuk; hirigintza plana, euskara plana, berdintasun plana, … eta martxan dauden horietaz gain, gazte plan baten beharra sumatu genuen. Gazte politika zehaztuko duen dokumentuaren falta. Datozen 4 urteetan jarraituko dugun ildoaren falta. Zenbatetan entzun dugu ez dagoela gazteentzako ezer herrian? Bada, horri buelta emateko tresna da sortu nahi duguna, baina noski, herriko gazteei galdetu ostean, haiekin batera diseinatutako plana izatea nahi dugu.

 

Noiz abiatu zenuten kanpaina?Zer da orain arte egin duzuena?

Noka toka kanpaina uda hasieran jarri genuen martxan. Herrian zehar kartelak itsatsiz, pegatinak banatuz eta sare sozialen bidez hedatuz. Orain arte egindakoan zentratuz, planaren oinarrizko fasean gaudela esan dezakegu: diagnosi fasean.

 

Diagnosi fase honetan gazteen errealitatea ezagutu nahi da, eta horretan ari gara. Gazteengana eta gazteekin zerikusi zuzena dutenengana jo dugu, bai datuak eskatzera baita elkarrizketen bidez pertzepzioak, bizipenak, … jasotzera ere. Elkarrizketa hauek egiteko gazteen lagin bat hartu da, adin zein errealitate ezberdinak ezagutu eta kontrastatu ahal izateko. Gazteekin zerikusi zuzena duten horien artean, gurasoak, hezitzaileak, eskoletako orientatzaileak, udaletxeko teknikariak… hartu izan dira kontutan, hau da, gazteekin lanean aritzen diren pertsonak.

 

GazTErtuliak” deitu dituzue. Zer izango dira?

Orain “gazTErtuliak” izeneko eztabaida saio irekien txanda da. Eztabaida saio hauetan gazteen beharrizan eta lehentasun nagusiak aztertu eta adostu nahi dira. Saio hauek adinaren arabera sailkatuta egingo dira. Lehendabizikoa aurreko ostegunean, azaroaren 7an ospatu zen, 12-17 urte bitarteko gazteekin. Hurrengoa azaroaren 14an izango da, 18-24 urte bitartekoekin eta etapa honetako azkenengoa azaroaren 21ean 25-35 urte bitartekoekin. GazTErtulia guztiak kultura etxean izango dira, 18:30etatik 20:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide