Herritarren parte hartzea ardatz hartuta, Ikunek bere alternatiba politikoa aurkezteko prentsaurrekoa deitu du. Hitzordua Aldai Plazan izango da, bihar, azaroak 9, eguerdiko hamabietan.
Ikune EAEko talde independenteek sortutako ekimena da. Horietako batzuek euren herrietan alkatetza dute. Laudioko Omnia ekimenaren sustatzaile nagusienetako bat izan da, Alvaro Barrios, plataformako lehendakaria, Ikuneko koordinatzaile orokorra delarik.
Omniatik aurkezpen jaialdira hurbiltzeko deia luzatu dute. Izan ere, prentsaurrekoa egun oso baten muina baino ez da izango. Aurretik, 11:00etan haur ekintzak eta 11:30etan barra libreaz gozatzeko aukera egongo da, pote eta txistorrarekin. Prentsaurrekoarekin batera, 13:00ak arte luzatuko den proiektuaren aurkezpena eskainiko dute. Ondoren, 14:30etan, herri bazkarian babarrunez gozatzeko aukera izango du bertaratutakoak, eguna 16:30etan hasiko den mus txapelketarekin amaitutzat emateko.