“Gaur egungo planeta ez genuke ezagutuko onddoengatik ez balitz”

 

JOSE MARIA IBARBIA (Muskiz, 1946) Laudioko Perretxikozale elkarteko lehendakari oiha da. Mikologia jardunaldi ugaritan hartu du parte. Besteak beste, Gernikan, Caceresen edo Huescan aritu da hiz

 

Mesede ala kalte, zer egin lezake gehiago perretxikoak?

Ondo ala gaizki jasotzen direnaren arabera. Normalean ondo batzen dira, baina jendearen masifikazioa handia da.

JOSE MARIA IBARBIA (Muskiz, 1946) Laudioko Perretxikozale elkarteko lehendakari oiha da. Mikologia jardunaldi ugaritan hartu du parte. Besteak beste, Gernikan, Caceresen edo Huescan aritu da hizlari.   
JOSE MARIA IBARBIA (Muskiz, 1946) Laudioko Perretxikozale elkarteko lehendakari oiha da. Mikologia jardunaldi ugaritan hartu du parte. Besteak beste, Gernikan, Caceresen edo Huescan aritu da hizlari.   

Mesede ala kalte, zer egin lezake gehiago perretxikoak?

Ondo ala gaizki jasotzen direnaren arabera. Normalean ondo batzen dira, baina jendearen masifikazioa handia da.


Jendearen masifikazioa zergatik da arazo?

Batzuk mendia apurtzen dute, ezjakintasunagatik. Perretxiko edo onddo bakoitzak bere funtzioa du. Ezagutzen ez duguna dagoen tokian utzi behar da, beti du funtzioren bat eta. Arautegiak perretxikoak mozteko dio. Ni arrankatzearen aldekoa naiz, kontuz egiten baduzu ez duzulako lur azpian dagoena izorratzen. Moztu eginez gero, perretxikoaren oinak utzi daitezke, eta hortaz, bakterioak barrura sartu. Oso garrantzitsua da gure kontsumo edo ikasketarako behar adin ziza arrankatu ostean zuloa estaltzea.


Zer dio perretxikoak biltzeko araudiak?

Araban legeak gehienez bi kilo jasotzea baimentzen du pertsonako, Gipuzkoan bost, eta Bizkaian librea da. Nafarroan, tokian toki ezberdina da. Irati eta Ultzamako basoetan, adibidez, zizak hartzeko ordaindu egin behar den lekuak daude; prezioaren barnean informazioa, bidea... ematen diete. Diputazio bakoitzak nahi duena egiten du.Lege aldetik hobekien dagoena Suitzakoa da. Espezien arabera kantitateak zehazten dituzte, baita perretxiko bila doazen taldeetako kopuruak ere. Gehienez hiru lagun joan daitezke, salbu ikasle taldeak etab. Ezin dira erremintak erabili, bakarrik eskuz pila daitezke. Eta, parke naturaletatik ateratzean zizak erakutsi eta onak ala txarrak diren esaten dizute.


Gehiegi kontsumitzen dela uste duzu? 

Gehiegi komertzializatzen da. Autonomia erkidego bakoitzak bere araudia du. 2009an arautu zuten zer zen toxikoa eta salgarria, baina ez du inork errespetatzen. Jatorria, trataera eta salmenta aztertu beharko litzateke.


Zein ezaugarri edo funtzio nabarmenduko zenizkioke mikologiari?

Mikologia zientzia berria da, 200 urte bakarrik daramatzagu ikasten. Naturan duen funtzioa ezinbestekoa da. Gaur egungo planeta ez genuke ezagutuko onddoengatik ez balitz. Horri eskerrak berritzen da eta arnasten du lurrak. Onddoek duten eragina sekulakoa da, Gernikako arbola onddo bategatik hil zen, Armilaria mellea delakoagatik. Bestalde, baso bat beti egongo da hobe zuhaitzetatik gertu badaude perretxiko sinbiotikoak. Onddoak ezin dira haien kasa bizi, horregatik batzuetan sustraiak zuhaitzek dituztenekin lotu eta elkar elikatzen dira. 

Zeintzuk dira zizak onak diren jakiteko pistak?

Ezagutzea. Oso ziur egon behar da bat ziza bat jan baino lehen, bizitza jokoan jar dezakezu.  Jende asko hil da onddoak jatearen ondorioz, intoxikazioak ere oso ohikoak dira. Liburuetan edo argazkietan begiratzeak ez du balio, garrantzitsua da irakurri eta informatua egotea, baina iruditik perretxikoa identifikatzea istripu larri bilaka liteke. Ez dakizunean, onena elkarte mikologikoetara jotzea da, horretarako daude eta. 


Zein baldintza geografiko edo klimatologiko behar dituzte onddoek ateratzeko?

Perretxikoak urte osoan daude, erabilera da aldatzen dena. Jateko perretxikoak udaberrian eta udazkenean ateratzen dira, hezetasuna dagoenean. Urik eta berorik gabe ez dira ateratzen, tenperatura epelak eta euriteak behar dira, hortaz. Ilargiak ere eragina du, baina ez du miraririk egiten.

Aiaraldean zenbat lekutan aurki litezke?

Askotan. Urduñan Gorobelen  “perretxiko” deritzenak oso ezagunak dira, Calocybe gambosa espeziekoak, hain zuzen ere. Amurrion eta Laudion pinuak daudenez perretxiko mota berdinak topa daitezke. Orozkon, pinua, haritza eta pagoa dago. Gorbeialdea ere oso aberatsa da. Traba bakarra bi kiloko muga da, zaintzaileez lepo dagoela.  Aiaran, haritza dagoenez, denetarik ateratzen da; nik 300 espezie bildu nituen behin. Arazoa kaparrak dira. Nik behin 8 egun eman nituen erietxean, horregatik kanpora joaten naiz. Beraz, hara hor kontuan hartzeko beste gauza bat: esku eta hankak ondo babestuta eraman behar dira.


Zein motatakoak dira?

Espezie askotarikoak daude: Amanita, Agaritus, Lepiotas, Russulas, Bolletus, Lactarius, Cortinarius... 2.000 edo 3.000 perretxiko mota inguru egon daitezke Aiaraldean. Izenek nolakotasuna adierazten dute. Lactariusak esnea jaurtitzen du, Cortinariusak kortinen itxura du... Esne gorri edo laranja botatzen dutenak jangarriak dira.


Zergatik gorde ohi dira hainbeste misteriorekin perretxikoak dauden tokiak?

Tradizioagatik, batez ere Urduñako perretxikoen kasuan. Apreziatuak direnez, ez dira ohikoak. Belaunaldiz belaunaldi pasa dira, beraz, sekretu gisa. Beste arrazoi bat da jendeak saltzeko jasotzen dituela.


Zein da zizak goxo sukaltzeko sekretua?

Niretzat plater gisa jateko baino, osagarri izan behar dira. Gordinik ez jan inoiz, ezta neurri handietan ere. Gizakion aparatu digestiboak ez daude prest onddoen sustantziak  jasateko eta gorputzak intolerantziak izan ditzake.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide