Erregulatu gabeko baratzen errolda egin du Udalak

Hainbat dira erregulatu gabeko baratzeek okupatzen dituzten udal lurrak. Hauen erabiltzaileak nortzuk diren ez da jakiten eta erabiltzeari uzten dietenean oso zaila egiten da urteetan zehar pilatutako hondakinen garbiketa egitea. Horregatik, Udalak baratze hauek identifikatu eta inbentariatzea erabaki du.

Hainbat dira erregulatu gabeko baratzeek okupatzen dituzten udal lurrak. Hauen erabiltzaileak nortzuk diren ez da jakiten eta erabiltzeari uzten dietenean oso zaila egiten da urteetan zehar pilatutako hondakinen garbiketa egitea. Horregatik, Udalak baratze hauek identifikatu eta inbentariatzea erabaki du.

Helburu nagusiak honako hauek dira: erabiltzaileak identifikatzea, baratzeen kokaleku zehatzak ezagutzea, erabiltzaile hauekin komunikazio zuzena izatea, baratzen erabilpen zehatzak ezagutzea, animalirik duten ala ez jakitea, baratze bakoitzaren ingurunea identifikatu eta deskribatzea (ekipamenduak...) eta zeintzuk abandonatu diren zehaztea.

honekin batera, erabiltzaileei eremu hauek errentan ematea debekatuta dagoela gogorarazten die Udalak, ezta abandonatzerakoan beste inori uztea ere, eta beharrezkoa dela une horretan Udalari jakinaraztea. Animaliak edukitzea ere debekatuta dago Osasun Sailaren arautegiaren arabera.

Oraindik ortu batzuk identifikatu gabe daude, baina hauek dira Udalak orain arte eskuratu dituen datuak:

 

  • Larrako Arraño; 22 ortu, 9 identifikatuta eta 6 abandonatuta.
  • Goienuriko Arraño; 14 ortu, 6 identifikatuta eta 2 abandonatuta.
  • Santa Ana; 4 ortu, 3 identifikatuta eta 1 abandonatuta (aurten).
  • Lateorro Ikastetxeko ingurunea; 30 ortu, 20 identifikatuta eta 3 abandonatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide