Manu Gonzalez preso laudioarra gose greban dago

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko aza. 3a, 08:00

Espetxean dituzten bizi-baldintzak salatu asmoz, Sevillako espetxean dauden euskal presoek gose greba hasi dute. Hamahiru presotatik hamaikak ekin diote bide horri. Horien artean aurkitzen da Manuel Gonzalez laudioarra. Gose grebara batu ez diren bi presoek bat egin dute borrokaldiarekin.

 

Espetxean dituzten bizi-baldintzak salatu asmoz, Sevillako espetxean dauden euskal presoek gose greba hasi dute. Hamahiru presotatik hamaikak ekin diote bide horri. Horien artean aurkitzen da Manuel Gonzalez laudioarra. Gose grebara batu ez diren bi presoek bat egin dute borrokaldiarekin.

 

Sevillako espetxean muturreko bizi-baldintzak jasaten dituztela salatu du Etxeratek: “beti isolamenduko moduluan izaten dituzte; ez diete inolako aktibitaterik egiten uzten; patiora irteterakoan metal detektagailutik igaro arazteaz gain, ukimenezko miaketak egiten dizkiete gorputz osotik, noiznahi barrabilak edo zakila ukitzera helduz.” Gainera, miaketetarako biluztera behartzen dituztela gehitu du presoen senideen elkarteak. Senideek hainbat bisita galdu dituzte, haiek ere miaketak pairatu beharraren ondorioz.

 

197/2006 Doktrina

Manu Gonzalezek 24 urte daramatza preso. Ezarritako zigorraren arabera, pasa den urtetik kalean behar luke. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 55 kiderekin batera 197/2006 doktrina ezartzearen ondorioz bere espetxealdia luzatu egin zioten, ordea. Doktrina horren arabera, 2014an izango luke espetxetik irteteko muga. Hala ere, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren azkeneko sententziak esanda, doktrinaren ezarpena legez kanpokoa da, eta, ondorioz, lehenbailehen kaleratua izan beharko litzateke. Kolektiboko kideek helegitea aurkeztu dute, Audientzia Nazionalaren erantzunaren zain daudelarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide