Laudio Eginbideak lanpostuen sorrera eta udal hazkuntza iraunkorra izango ditu ardatz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko urr. 30a, 08:00

2011n hasi zen Laudioko Tokiko Garapen Agentzia enpresen egoeraren inguruko analisiarekin. 2013ra arte luzatu da, bi helburu nagusirekin: lanpostuen sorreran eta hazkuntza iraunkorrean laguntza ematea. Ikerketa horretatik, 2013-2015 bitarte aplikatzeko plana garatu du.

2011n hasi zen Laudioko Tokiko Garapen Agentzia enpresen egoeraren inguruko analisiarekin. 2013ra arte luzatu da, bi helburu nagusirekin: lanpostuen sorreran eta hazkuntza iraunkorrean laguntza ematea. Ikerketa horretatik, 2013-2015 bitarte aplikatzeko plana garatu du.

Planaren oinarrizko aspektua eraikuntzan zeharkako beharra identifikatzea izan da. Izan ere, horren arabera, enpresa askok kalitate neurriak betez inguruarekiko konpromisoarekin lan egin arren, ez dute konpromiso hori ikusteko gaitasunik. Gainera, oinarrizko irizpideak zein enpresak betetzen duen jakiteko interes handia dagoela ikusten da. Zentzu horretan, urte hasieran eztabaida foroa antolatu zen, kolaborazio publiko-pribatuan oinarritua, ingurugiroarekiko errespetua duten enpresei ikusgarritasuna eta aitorpena emate aldera.

Enpresa horiek identifikatzeko marka baten premia ikusi eta gero sortu zen Laudio Eginbidea. Proiektura atxikitutako enpresek –guztira 16- baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte. Hori hala dela ziurtatzeko, Garapen Agentziak urtero ikuskaritza lanak egingo ditu. Horretarako bezero misteriotsua nahiz bezeroei egindako inkestak baliatuko dira. Gainera, Agentziak enpresen esku utziko duen enpresa-maparen bidez jarduera desberdinak identifikatu eta kontratazioa eta garapen iraunkorra sustatuko dira, hala nola hobetu beharrekoak identifikatu.

Baldintzak betetzeaz aparte, enpresek, aipatutako ikusgarritasunarekin batera, laguntza jasotzeko aukera izango dute. Hala, lehiakorrak izate aldera eta hazkuntza ekonomiko-sozialean aurrera egin ahal izateko,  Garapen Agentziatik laguntza eskainiko zaie, aholkularitza edota formakuntza bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide