Kultura plana garatu nahi du Udalak

Erredakzioa 2013ko urr. 28a, 06:55

Laudioko Udalak iragarri du Kultura Plana abiatu nahi duela herrian dagoen bizitza kulturala dinamizatzeko. Udal taldearen ustez oso zabalduta dago Laudion jarduera kulturalik ez dagoela, “baina egutegiari erreparatuz, gauza asko antolatzen dira”, adierazi du Natxo Urkixo alkateak.

Plana Bilduren ideia izanik, lehenik eta behin, gainontzeko alderdiekin adostasun zabala beharrezkoa dela uste du. Hala ere, urrats ezberdinak emateko asmoa du koalizioak.

Abiapuntua, diagnostikoa

Laudioko Udalak iragarri du Kultura Plana abiatu nahi duela herrian dagoen bizitza kulturala dinamizatzeko. Udal taldearen ustez oso zabalduta dago Laudion jarduera kulturalik ez dagoela, “baina egutegiari erreparatuz, gauza asko antolatzen dira”, adierazi du Natxo Urkixo alkateak.

Plana Bilduren ideia izanik, lehenik eta behin, gainontzeko alderdiekin adostasun zabala beharrezkoa dela uste du. Hala ere, urrats ezberdinak emateko asmoa du koalizioak.

Abiapuntua, diagnostikoa

Natxo Urkixo alkateak uste du diagnostiko partekatua egin behar dela. Planak helburu ugari jasoko ditu. Adibidez, euskara eta kultura euskalduna sustatzea. Aldi berean, etorkinen integrazioa landu nahi dute kulturaren bitartez, haien ekarpenak ere jasotzeko. “Gaur egun inork ez luke esango trikitixa euskalduna ez den, baina XIX. mendean ekarri zuten Euskal Herrira langile italiarrek”, azaldu du alkateak.

Planaren bidez esparru ezberdinetan sorkuntza ere bultzatu nahi dute,  Oroimen historikoari ere bultzada eman nahi diote, baina ez bakarrik guda zibilari dagokionez. Dagoeneko existitzen diren kultur taldeen arteko elkarlana errazteko bidea bilatu nahi du plan horrek, baita belaunaldi berrien parte hartzea. Aipatutako azkenengo helburuen artean udal sailen arteko koordinazioa erdiestea eta antolatutako egitasmoen komunikazioa daude.

Parte hartzea

Hori guztia lortzeko metodologia partehartzailea erabili nahi du Bilduk. Eta horretarako kultur talde guztien ekarpenak ezinbestekoak direla argitu du. Horregatik teknikoak ez ezik kanpoko profesionalen beharra aurreikusi du eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin harremanetan jarri da.

Dena den, taldeen partaidetza izango da erabakigarria. Printzipioz, Kultura Kontseilua deitu eta bitartekoen kudeaketari eragingo dieten irizpide berriak azaldu dizkiete. Aurrerantzean, diru-laguntzetara -eta ez kontratazioetara- joko da taldeei babes ekonomikoa emateko. Bestalde, azpiegiturak uzteko prozedura egokiagoa prestatuko dutela aurreratu diote oinarria izango den Kontseiluari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide