Mozio bidez aurkeztu ditu EAJk Elikagaien Bankuaren sorrera eta Alberto Aceron hutsik dagoen orubea moldatzeko proposamenak. Lehena krisi garaietako bazterkeria eta pobreziaren baitan kokatu dute jeltzaleek. Hala, Bilduren gobernu taldeari hilabete baten buruan Gizartean Txertatzerako Mahaia deitzea eskatu diote, Eskualdeko Elikagaien Bankua bertatik sustatu dadin. Bankuak esparru publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidez pobrezia borrokatu behar duela uste du EAJk.
Alberto Aceroko orube hutsari dagokionez, finantza arazoak direla medio baztertuta hutsi izanaren ondorioz, -eta jabeak zonaldea behar bezala ez zaintzeagatik- osasun kalteak eragin ditzakeela uste du alderdi jeltzaleak. Horregatik, Bilduri jabearekin beharrezkoak diren gestioak egitea eskatu diote, orubeari behin behineko erabilera emate aldera.