Behin betiko itxi dute LIPmesa enpresa. Eskualdeko lantegi garrantzitsuenen artean zegoen, 140 pertsonei ematen baitzien lana. Langileei maiatzetik zor zaizkien soldatak FOGASAren bitartez kobratuko dituzte, baita 18.000 euro gehiago. Sinatutako akordioaren arabera, beharginen kolektiboak milioi bat euro jasoko du LIPmesaren makinak, eraikina eta lurrak saltzen badira.
Enplegu-erregulazioko espedientearen ostean hartzekodunen lehiaketan murgildu zen enpresa eta nahiz eta erosleren bat agertu behar zela adierazi, azkenean langile guztiak kalera joan dira eta langabezia kobratzeko zain daude. 1943an sortu zen LIPmesa enpresa. Lantegia, Aretan kokatuta dago. Azken hilabeteetan fabrika ixtea saihesteko mobilizazioak egin dituzte bertako langileek. Laudioko udalbatzak Lipmesakoei babesa adieraziz adierazpen instituzionala egin zuen irailean.