Erabilpen publikoko espazio pribatuak mintzagai izango dira urriko udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2013ko urr. 20a, 14:20

Laudioko PSEk herrian dauden erabilpen publikoko gune pribatuen zerrenda osatzeko mozioa aurkeztuko du urriaren 28an. Espazio horien jabeek dituzten eskubide eta betebeharrak arautzea eskatuko dute ere bai. Eskaera hau Arartekoak Latiorroko Untzueta Plazaren inguruan Udalari helarazitako gomendioaren harira dator. Plaza horretan egindako lanen kostua ordaindu duten auzokideen eskubideak kontuan hartzea gomendatu zuen Arartekoak eta honek eztabaida sortu du udalan.

Omniaren salaketa

Laudioko PSEk herrian dauden erabilpen publikoko gune pribatuen zerrenda osatzeko mozioa aurkeztuko du urriaren 28an. Espazio horien jabeek dituzten eskubide eta betebeharrak arautzea eskatuko dute ere bai. Eskaera hau Arartekoak Latiorroko Untzueta Plazaren inguruan Udalari helarazitako gomendioaren harira dator. Plaza horretan egindako lanen kostua ordaindu duten auzokideen eskubideak kontuan hartzea gomendatu zuen Arartekoak eta honek eztabaida sortu du udalan.

Omniaren salaketa

Omniatik, Udalak Untzueta plazako auzokidekin, beste kasu batzuen aldean, diskriminazioa egin duela salatu dute, jabetza pribatukoa den geltokiko lanak ordainduko baidira ADIF erakundeari kostua ordain dezala eskatu gabe. Omniak Arartekoari erantzuna eman baino lehen beste taldeekin adostea eskatu dio Udal Gobernuari.

EAJren eskaera: komisioetan adostea

EAJtik ere gai honi lotutako mozioa ere iragarri dute, erabilpen publikoko gune pribatuen zerrenda eta espazio hauen inguruko eskubide eta betebeharrak Hirigintza eta Ogasuna Komisioetan lantzea eta talde guztien artean adostea eskatuz. EAJk Arartekoari emandako erantzun ofiziala Udal gobernuarena bakarrik ala talde politiko desberdinak biltzen dituen udal instituzioarena den argi gera dadin eskatuko du ere bai.

Eraikinen zerrenda

Hirigintza kontu gehiago jorratuko dira urriko udalbatzan, PSEk aurkeztutako beste mozio batean eraikinen udal zerrenda osatzea eskatuko baita. Zerrenda honen helburua, eraikinen jabeek zein balizko erosleek hirigintza alorretik eraikinen egoera zein den argi eta garbi jakitea da, hau da, Laudioko hirigintza planaren baitan dauden, hirigintza planarekin bat ez datozen edo ordenamendutik kanpo dauden.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide