Penaltietan partida galduta bukatu da CD Laudioren Errege Kopako ametsa

Aitor Aspuru Saez 2013ko urr. 17a, 10:39

CD Laudio taldeak Olinpic Xativaren aurka galdu du eta Errege Koparen hamaseigarrenetan ez da egongo. Aiaraldeko taldea 2-2  menderatu zuen Valentziakoak Ellakurin. Partida osoan zehar tentsioa izan zen nagusi. Atsedenaldira 0-0 berdinduta iritsi baiziren. Bigarren zatia hasi bezain pronto, ordea, Gaizka Bergarak laudioarren aldeko gola sartu zuen. Azken minutuetan, baina, Olinpic Xativakoek berdinketa lortu zuten. Ondorioz norgehiagoka luzatu eta golik ez zenez izan penaltietan erabaki zen nor pasako zen Errege Kopako hurrengo fasera.

CD Laudio taldeak Olinpic Xativaren aurka galdu du eta Errege Koparen hamaseigarrenetan ez da egongo. Aiaraldeko taldea 2-2  menderatu zuen Valentziakoak Ellakurin. Partida osoan zehar tentsioa izan zen nagusi. Atsedenaldira 0-0 berdinduta iritsi baiziren. Bigarren zatia hasi bezain pronto, ordea, Gaizka Bergarak laudioarren aldeko gola sartu zuen. Azken minutuetan, baina, Olinpic Xativakoek berdinketa lortu zuten. Ondorioz norgehiagoka luzatu eta golik ez zenez izan penaltietan erabaki zen nor pasako zen Errege Kopako hurrengo fasera.

Porrotak egoera historiko batean atarian utzi du CD Laudio. Lehen aldia da klubak Errege Kopa jokatzen duena eta hala ere urrun heldu da. Dena den, hurrengo kanporaketan 1. mailako taldeen aurka neurtzeko aukera galdu du. Hain zuzen ere zozketak Europako lehiaketak jokatzen dituzten kluben aurka jarriko lukeen. Beraz, talde arabarrak Real Madrid, F.C. Barcelona, Atlético de Madrid, Real Sociedad, Valencia, Betis edo Sevilla ez ditu aurrez aurre izango.Gainera, kanporaketa ez litzateke partida bakarrean jokatuko. Joan eta etorriko partidak egiten kanporaketa horretan. Beraz, 1. mailako taldeak Ellakuri bisitatu ez ezik eta CD Laudio Europa mailako estadioan aritzeko paradarik gabe geratu da. Jarraitzaileek zein jokalariek amets bikoitza gozatzeari uko egin diote. Herrira ez dira jokalari ospetsuak etorriko eta goi-mailako futbol zelaietan jokatzeari agur esan diote laudioarrek.Ekonomikoki ere bultzada garrantzitsua jaso behar zuen klubak garaipenaren ostean. Hamaseigarrenetara iristeagatik, 20.000 euro irabazten dira kanporaketan gailenduz gero. Hurrengo kanporaketan garraio laguntzak ere ematen dira. Eta miraria gertatuz gero eta 1. mailako taldeari irabazi 30000 euroko saria eskuratu behar zezaketen Laudiokoek. Hala ere, zentzu horretan ibilbide positiboa izan da CD Laudioarena, Ecija menpe hartzeagatik 16.000 euroko diru sarrera izan baitzuen klubak.Lehiak, ekonomikoki diru sarrera gehiago bermatzeko beste aukera  batzuk ireki behar zituen. Nahiz eta partida telebistek irekian ez eskaini, pay per view-aren bitartez ikusteko abagunea ematen baitute telebista pribatuek.


Denboraldi txukuna2013/2014 denboraldia 2. B mailan jokatzen duen lehenengoa da CD Laudiorentzat. Hasiera oso ona izan zuen, Sariñena menderatu eta gero Athletic klubaren aurka berdinketa lortu zuen Lezaman. Egun batzuk geroago Real Union taldearen aurka jokatu zuen Errege Kopa eta luzapenean sailkatu zen. Hori bai, Real Unionen aurka topo egin zuen Ligaren hurrengo jardunaldian eta gipuzkoarrek mendekua hartu zuten, hiru puntuak etxera eramanez. Ligako ezbeharra igaro eta gero Ecijan sailkatu zen berriro Errege Kopan. Gero Amorebieta, Fuenlabrada eta Puerta Bonita taldeek irabazi zioten. Krisialdia Leganés eta Peña Sport-en aurkako garaipenek leundu dute eta Errege Kopako emaitzak errealitatera itzularazi du taldea.
Hurrengo partida BarakaldonBaina kirolean erronkak behin eta berriro aurkezten dira eta urriaren 19an, larunbatean, beste hitzordu garrantzitsu bat izango du CD Laudiok.  Barakaldoren aurka neurtuko da. ETB 1-ek emango du lehia ikusteko aukera 16:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide