Omenaldia Gabriel Arestiri

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko urr. 16a, 11:07

Bizirik jarraitzekotan, iragan astelehenean, urriak 14, beteko zituen 80 urte Gabril Aresti olerkigile entzutetsuak. Honako hau “aitzakiatzat” harturik Laudioko udalak, bere euskara alorretik, eta euskararen nazioarteko egunaren karietara, idazlearen omenezko jardunaldi batzuk aurrera eramatea erabaki du, azaroaren 28an hasita eta abenduaren 3ra bitarte. Ekintzen artean Andoni Egaña bertsolariaren parte-hartzea izango duen musika ekitaldia, Aresti ezagutu zutenekin mahai-ingurua, omenaldia… eta beste hainbat nabarmendu genitzake.

Bizirik jarraitzekotan, iragan astelehenean, urriak 14, beteko zituen 80 urte Gabril Aresti olerkigile entzutetsuak. Honako hau “aitzakiatzat” harturik Laudioko udalak, bere euskara alorretik, eta euskararen nazioarteko egunaren karietara, idazlearen omenezko jardunaldi batzuk aurrera eramatea erabaki du, azaroaren 28an hasita eta abenduaren 3ra bitarte. Ekintzen artean Andoni Egaña bertsolariaren parte-hartzea izango duen musika ekitaldia, Aresti ezagutu zutenekin mahai-ingurua, omenaldia… eta beste hainbat nabarmendu genitzake.

Arestik harreman estua izan zuen gure eskualdearekin eta baita Laudioko herriarekin ere, izatez, garai batean espainiar kolonia izandako Ekuatore Gineatik zura inportatzen zuen enpresa batean arduradun zen eta harreman estuak zituen Laudioko “Maderas de Llodio” enpresarekin. Aiaraldeari eta Laudiori eskaini zizkion olerkiak eta idatziak ez dira ez eskasak. Berea da, besteak beste, honako esaldi hau: “Laudio bat da eta lau dio”.

Bere pentsaeraren aldetik Aresti, abertzalea ez bazen ere (komunista ortodoxoa zen eta bere izaera klasezkoa zen eta ez hainbeste lurraldetasunezkoa), euskararen defendatzaile sutsua izan zen. Laudioko euskaldun gehienak bezala euskaldun berria, bere kaxa ikasi baitzuen Axularren hizkuntza, euskara batuaren lehen erabiltzaile literarioetako bat izan zelarik gainera.

Aresti, izatez, baserritik kalera jauzi egingo zuen euskara bat aldarrikatzen zuen (kalera noa ihesi), euskara garbi baino argiago bat, garbizalekeria sabiniarretatik at joango zena eta mundu modernoko beharrizanei aurre egiteko balioko ziona euskaldunari. Euskararen estandarizazioaren aldekoen artetik sutsuenetarikotzat har dezakegu, Txillardegi berarekin batera. Kuriosoki, Laudion kokatzen zen euskal garbizalekeriaren gotorleku nagusienetarikoa, JEZ enpresak kudeatzen zuen ikastolan. Bilbotik Laudioranzko trenean ez ziren eskasak izango Gabrielek eta ikastola honetako “andereñoak” elkarren artean izango zituzten eztabaidak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide