EAJk gobernu taldeak aurkeztutako ordenantza fiskalen aurreproiektuari proposamenak egin dizkio

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko urr. 17a, 08:00

2014rako ordenantza fiskalak adoste aldera, Bilduk aurreproiektua helarazi die talde politiko desberdinei. EAJk, bere aldetik, proposamen desberdinak egin ditu. Nabarmentzekoa da hainbat arlotan KPIaren izoztea eskatu izana, Bilduk proposatutako %2,7ko igoeraren aurrean.

2014rako ordenantza fiskalak adoste aldera, Bilduk aurreproiektua helarazi die talde politiko desberdinei. EAJk, bere aldetik, proposamen desberdinak egin ditu. Nabarmentzekoa da hainbat arlotan KPIaren izoztea eskatu izana, Bilduk proposatutako %2,7ko igoeraren aurrean.

Zehazki, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan, kotxeak kaletik kentzeko zerbitzuan eta hileta zerbitzuari dagokion tasan gertatu da hori. Hala ere, kultur etxeko ikastaroetan eta udal kirol instalakuntzen erabileran bat egin dute aurreproiektuko proposamenarekin, eta, beraz, %2,7a igotzearen alde agertu dira. Azkeneko horretan, ordea, ez datoz aldageletako armairuko giltza galdu edota apurtzearen ondorioz 15 euro ordaintzera behartuko lukeen legearekin bat, hori irabazi nahia dela argudiatuz.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagokionez, Arabako Foru Aldundiarekin hitzartutako %30a egoera ekonomikoak hobera egiten duenerako atzeratu behar dela uste du EAJk. Hala, Bilduk proposatutako %25aren aurrean, jeltzaleek %24an mantentzearen alde egiten dute.

Kale hondakin solidoen garbiketa zerbitzuan, aldiz, bi talde politikoen arteko aldea handitu egiten da. Bilduk %10a proposatu duen bitartean, EAJk %2,7a aldarrikatzen du. Izan ere, hauen ustez, ez da etxe ekonomia zigortzeko garaia, ezta tamaina guztietako enpresen gaineko presio fiskala handitzekoa ere.

 

Hobarien atala

 

Aipatutakoez gain, atal berria proposatu du EAJk: hobariak. Zerbitzu Soziokulturaletako arloak antolatutako kurtsoetako ikasleentzat zuzendutako atala da. Idatzian, 2 urtez baino gehiagoz Laudion erroldatuta dagoen ikasleari tasak %40a murriztea proposatzen du alderdi jeltzaleak. Gainera, baldintza hau betetzen duten langabetuei nahiz kide anizdun familiei %10eko murrizketa ezartzea aurreikusten da. Alargunei, berriz, %20koa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide