Alde batetik, June Fernándezek, kazetari feminista, blog bat sortzen ikasteko lau saio eskainiko ditu Laudioko Kz Gunean. Ikastaroan berdintasuna lortzeko bidean teknologia berrien papera eztabaidatuko da, Juneren esanetan “ proposamen ciberfeministetan murgiltzeko aukera paregabea izango da hezi gaituzten teknofobia gaindituz eta espazio parte hartzailea eta sexismorik gabekoa eraikitzeko gakoak errepasatuz”. Ikastaroa gazteleraz zein euskaraz izango da urriaren 14,16, 21 eta 23an.
Beste alde batetik, azaroan zehar Itziar Abad Ramirez kazetariak ikastaro berezia gidatuko du. Ikastaro honetan Komunikabideek eskaintzen duten emakumeen irudia aztertuko da. Beraz, komunikabideak eta generoa erlazionatzen dituen ikastaroa izango da. Itziarrek komunikabideek eskaintzen duten emakumearen irudia aztertzea proposatzen du, eta ildo horretatik abiatuta nola eragiten duen irudi horrek zabaltzen diren zurrumurru, aurreiritzi, etiketa eta estereotipoetan. Itziar Abad genero gaietan eta garapenerako lankidetzan aditua da eta eskarmentu handia dauka esparru honetan. Saioak azaroaren 6, 13, 20 eta 27an izango dira 18:30etan Kultura Etxean.
Azaroren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Berdintasun zerbitzuak eta Urban Kitting Bilbaok, artilean oinarritutako herri interbentzioa aurrera eramango dute. Zumalakarregiko eskailerak artile ubel, lila eta txuriz jantziko dira. Ekimen honen bitartez, biktima hauekiko begirunea adierazi eta artileak eskaintzen duen bizi nahia eta berotasuna ere plazaratu nahi da.
Informazio gehiago eskuratzeko edota izen ematea egiteko hurrengo telefono zenbakira dei daiteke 94 403 48 50.
Hori bakarrik ez, Zinea eta Emakumea uztartzen dituen zikloaren VII edizioa martxan jarriko da datorren urriaren 31an LHUIan 18:30etatik aurrera. Hitzordu honen bitartez, ikusleek munduko bazter desberdinetako emakumeek pairatu beharreko eguneroko gorabeherak ezagutuko dituzte. Zikloko lehen pelikulak “La bicicleta verde” Wadjdauna deituriko hamar urteko neskaren bizitza kontatzen du.