Untzueta plazaren jabeei konpentsazioa jasotzeko eskubidea aitortzea gomendatu du Arartekoak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2013ko urr. 12a, 15:10

Jabego pribatukoa izan arren erabilpen publikoa du Latiorroko Untzueta Plazak. Hori dela eta, bertan egindako mantentze lanen kostua bere gain hartzea eskatu zioten auzokideek Udalari. Udalak onartu ez eta jabeek Arartekoarengana eraman zuten kasua.

 

Jabego pribatukoa izan arren erabilpen publikoa du Latiorroko Untzueta Plazak. Hori dela eta, bertan egindako mantentze lanen kostua bere gain hartzea eskatu zioten auzokideek Udalari. Udalak ez onartu eta jabeek Arartekoarengana eraman zuten kasua.

 

Arartekoak ebazpena atera du orain Udalari jabeek duten konpentsazioa jasotzeko eskubidea aitortzea gomendatuz. Udalak bere gain hartu beharreko gastuak plazaren azalari dagozkionak direla esan du Aratekoak, azpiko parteari dagozkionak jabeen onurako bakarrik baitira. Hemen irakurri daiteke Arartekoaren ebazpen osoa.  

 

Koldo Zabala Laudioko zinegotziak adierazi duenez, Laudioko Udalak gai honen inguruan erantzuna bidaliko dio Ararekoari eta bere arrazoiak azalduko dizkio, ez baitaude ados erabakiarekin.

 

Gogoratu du Arartekoaren erabakiak ez direla lotesle eta 1990 urtetik jarrera bera izan duela Udalak. Auzokideekin elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu eta Udalak Untzuetako plazako eskaileren konponketak bere gain hartu zituela azaldu du.

 

Zabalak adierazi duenez, jabetza publikoa eta pribatuaren arteko gatazka hauek ez dira Laudion bakarrik ematen, bere iritziz erakunde orokorrago batek  jarraibideak zehaztu beharko lituzke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide