2010/05/07 21:00

OJODAGILA irratsaioaren 4.urteurrena

Uhinak Irratia (96.5fm), Laudio

4 urte airean !


Magazine-txoko hau 2006ko Apirilaren 22an hasi zen Uhinak irratian lehen urratsak ematen. Orain, 160 programa, ia 300 ordu zuzenean eta dozenaka soinu dei eta kanta ekoitzi ondoren lau urteak ospatzeko irrati-jai bat antolatu dute; maiatzaren 7an, gaueko 23:00tatik aurrera uhinak irratiaren  sintonian entzun ahal izango dugun kontzertu berezia:

OJODAGILA UNPLUGGEDen lehen edizioa. Uhinak irratiaren estudioetan jasoko dituzte JOSÉ LUIS TIENE EL OJO DE CRISTAL POR UNA LLUVIA DE HACHAS-en kontzertua eta UNE MARA talde sorpresa.

Zuzen zuzenean 96.5ean uhinak irratian!

Zorionak OJODAGILAri...urte askotarako!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide