2010/05/22 07:00

Irteera: GAZEO eta ALAITZAko horma irudiak eta SORGINETXE trikuharria

Canciller Ayala institutuko bus-geltokia, Laudio

Batzuentzat estralurtarren irudiak, beste askorentzat sinboloen bitarteko mezu ulertezina, bada ere eliza okupatu zuen armada baten graffitiak direla esaten duena... Misterioa edonola...

Larunbat goiz batean (maiatzaren 22koan hain zuzen ere) zure iritzi propioa eraiki nahi baduzu, etor zaitez gurekin:

GAZEO eta ALAITZAko horma irudiak eta SORGINETXE trikuharria (askorentzat EHko ederrena) ikusteko aukera. Bisitan gidari baten azalpenak izango ditugu.

 

Irteera: 9:00etan Itzulera: 14:00etan

 

Eskatzen zaizun bakarra: EUSKARAZ EGITEA, bikain, erdizka edo... baina EUSKARAZ.

Argibide gehiago honekin batera doakizun kartelean eta Laudio udaleko Euskara Arloan.

 

OHARRAK:

- Bonoak: Laudioko Arrañope tabernan. 5 euro. Azken eguna: maitzaren 19an, asteazkena.

- Zumaiako bidaian izan zirenek doan dute, banatu zitzaien bonoa trukatu eta gero.

- Hurrengo txangoa ekainaren 26an. Mundakatik Bermeora + Bermeo ezagutu + BERMEOTIK ELANTXOBERA ITSASONTZIZ (Izaro, Ogoño, Elantxobe), EDORTA JIMENEZ euskal idazle ezagunaren azalpen eta laguntzarekin.
 
 
Informazio gehiago hemen.



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide