2010/06/12 07:30

"Sorginaren eskutik...zu ere Arkeologoa" haurrentzako programa

Laudio

"SORGIN ZAPATUAK" programaren barruan, beste eskaintza bat duzu eskura: umeak ARKEOLOGIARA HURBILTZEKO SAIOAK. Honekin batera doakizu lehenengo saioaren kartela, zabal dezazun.
 
Ekainak 5 HISTORIAURREA
Ekainak 12, ERDI AROA  (Untzuetako gaztelua barne)
Ekainak 19, ARKEOLOGIA PRAKTIKOA (Larruazabal, Urduña).
 
>>> Ekainaren 19an, indusketa arkeologiko bat ikusiko dute bertatik bertara eta parte hartuko dute zereginetan (muga batzuekin, jakina). Urduñan izango da, Mikel Neira arkeologoak uda honetan zabalduko duen aztarnategi berri batean.
 
Txangoetan parte hartzeko bono batzuk hartu behar dira aldez aurretik (Laudioko Arrañope tabernan). Erosteko azken egunak, saioen aurreko astearteetan (ekainaren 1, 8 eta 15ean). Leku mugatuak: 40 ume gehienez.
 
 
OHARRA: "Sorgin Zapatuak" umeentzako programa bat da, umeen aisialdian euskara txertatzeko eta Laudio udaleko Euskara Arloak antolatua. Larunbatetan egiten denez eta Laudioko pertsonaia mitiko ezagunena sorgin bat denez (Lezeagako sorgina), izen hori eman zaio ('sábados encantados' da kanpaina honen gaztelerazko ordaina).
 
Informazio gehiago: hemen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide