2010/05/18 17:00

Pancho Villa eta Emiliano Zapataren iloben Hitzaldia

Udaletxeko Hitzaldi Aretoa, Laudio

Euskal Herrian egiten ari diren bisita luzean, aiaraldeara ere hurbildu zaizkigu Emiliano Zapata eta Pancho Villa iraultzaile mexikarren ilobak. Duela egun batzuk  Urduñan izan genuen eurekin egoteko aukera, eta oraingoa Laudion eskainiko dute hitzaldia. Bihar izango da , asteazkena maiatzak 18, Udaletxeko Hitzaldi Aretoan arratsaldeko zazpiretan.

Agustin Villa Córdovak eta Emiliano Zapataren ilobak "iraultza baten historia" hitzaldia eskainiko dute, eta euren ahotik hurbildu ahal izango gara iraultza mexikarraren kontaketara. Aukera paregabea mexiko herriaren pasarte garrantzitsu hau hobe ezagutzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide