2010/05/22 09:00
11:00etan: - Andaluziako Etxeko bazkideek egindako gurutze puntuz jositako
koadroen eta eskulanen erakusketaren inaugurazioa.
- Igelaren jokoa.
- Umeentzako jolasak eta beraientzako bereziki antolatutako
emankizuna.
- Adin guztientzako lehiaketa gastronomikoa. Besteak beste jaki hauek
prestatu beharko dira:
Gazpatxoa, untxia, tortilla, plater librea eta azken burukoa.
13:00etan: Elkartearen atean, ardo “benentziadore” bat eta urdai azpikoa dastatzea
egongo dira.
14:30etan: Epaimahaiaren erabakiaren ostean, bertan bildutakoek herri bazkari
batekin, lehiaketa gastronomikoan parte hartu duten plater guztiak jango dituzte.
19:00etan: - Dantza taldeen emanaldia.
- Rosi eta bere ikasleek areto- dantza erakusketa egingo dute.
- “Algazara” abesbatzaren emanaldia.
20:30etan: Talde erroziero baten emanaldia.
Antolatzailea: Andaluztar Etxea.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.