2010/05/23 07:00

Eskalada Ikastaroa gazteentzat

Laudio

Igande honetan (hilak 23),  30 gaztek egingo du eskalada ikastaro bat, gazteen aisialdian euskararen erabilera areagotzeko Laudio udaleko Euskara Arloak paratutako OXIGENOA EUSKARARI egitasmoaren barruan.
 
Horretarako, Gasteizko Hegoalde eta Ariznabarra kirol-guneetako haitzordeetara (errokodromoak) joango dira.
 
Programa honetako gainerako saio guztietan bezala, Julen Reketa Laudioko mendizale ezaguna izango da zuzendaria eta, ikastaroa emateko, Julenekin batera, "Mendiak eta Herriak" enpresako Ibon Ginea, Leire Urretxo, Aitor González eta Aitor Rufo izango dira. Guztiak mendi gidariak dira.
 
Esan bezala: euskara beti gora eta, gainera, seguru!!!
 
PS: ikastaro honetarako gazteei banatuko zaizkien  apunteak (13 orri) jaso nahi badituzu, eskatzea besterik ez duzu.
 
 
 
"Oxigenoa euskarari" gazteei zuzendutako ekimen bat da. "Sar Ezazu Hanka" programa orokorragoaren barruan dago. Euskal Herria eta bere gailur esanguratsuenak ezagutzeko DBHko gazteei zuzendutako ekimena. 63 gazte daude izena emanda. Lagunarteko harremanetan euskara txertatzeko eta erabiltzeko programa.
 

Informazio gehiago hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide