2010/06/19 17:00

Julian Iantziren hitzaldia: Ackon-Cahuac, "harrizko zentinela"

Udalbatza aretoa, Laudio
Hego Amerikako inkek Ackon-Cahuac, 'harrizko zentinela' esaten zioten begien aurrean zuten mendi erraldoi eta sakratuari. Hortik kontinente horretako gailur garaiena izendatzeko ACONCAGUA izena...  

  
Bertatik, harrizko zentinela horren bizilekuan, ibili da duela gutxi JULIAN IANTZI telebista-aurkezle ezaguna, reality show berri bat grabatzen, behin ikusita Patagonian grabatutakoak lortu duen arrakasta.  

  
Baina ez da horixe Julianek Amerikarekin duen harreman bakarra: gogoan izan bera Kalifornian jaiotakoa dela. Woodland izeneko herri batean... 'oihaneko landa'... Gehiago eska dakioke <<Euskal Herria + Amerika + Mendia + Abentura>> batuko dituen saio honi?    

  
Ez galdu aukera eta hurbil zaitez bere zuzen-zuzeneko azalpenak entzutera:  

  
+ EUSKARAZ IZANGO DA eta Laudio Udalak antolatutako "Oxigenoa euskarari" (Gazteak + Mendia + Euskara) programaren barruan dago.  

  
Eta gogoan izan Euskal Herrian ere, badugula "harrizko zentinela" bat, nahiz eta Kalifornian jaiotakoa izan...  

 

Informazio gehiago hemen.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide